Elena Lakari elkarrizketa

Elena Lakari elkarrizketa
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2014/09/25 Auzia Euskaraz!
Hilaren 22an Elena Lakaren bulegora joan ginen e-Toolbarra instalatzera. Aurtengo apirilean Euskaltzaleen Topaguneko presidente izendatu dute abokatu eibartarra. Aukera aprobetxatu genuen galdera batzuk egiteko:
1.   Zer moduzko esperientzia orain arte Topaguneko presidente gisa?
Orain arte ona. Pultsua hartzen ari naiz, kontaktuak egiten gizarte eragileekin, alderdi politikoekin, Euskalgintzako eragileekin, Topaguneko kideekin. Gustura nago, Topaguneko taldea izugarria da, bai lantaldea bai zuzendaritza, ilusioa badugu eta lan egiteko gogoz gaude.
2.   Abokatua zara ogibidez, zer presentzia du euskarak zure eguneroko lanean?
Dexentekoa. Bezeroekiko harremanetan gehienbat. Nik lehen hitza beti egiten dut euskaraz, eta gero bezeroak erabakitzen du bi hizkuntzetatik zein erabili nahi duen.
Epaitegietan duela gutxi hasi gara langileekin erabiltzen. Epaile, fiskalekin eta abarrekin beste kontu bat da. Idatzizko harremanei dagokienez, dokumentuak elebidun jasotzen ditugu epaitegitik.
Euskarazko prozedurak itzulpenean oinarritzen dira. Epaiketa zein entzunaldietan interpreteak egon ohi dira, eta horrek trakestu egiten du kontua. Gertatu izan zait epaiketetan guztiak izatea euskaldunak, epailea izan ezik, eta dena gaztelaniaz egin behar izatea. Gainera bada zenbait pertsona, adinekoak esaterako, ez direnak ongi moldatzen gaztelaniaz, nahiz eta ez dizuten horrelakorik onartuko. Gernikan izaten ditugu batik bat horrelako kasuak. Iruditzen zait kasu horietan bigarren mailako herritarren tratua jasotzen dutela.
Abokatuen elkargoan ere egoera ez da ona. "Todo está en las dos" esaten da, baina itzulpenean oinarritutako elebitasuna besterik ez da.
Esan beharra dago, hala ere, azken 4-5 urteetan sumatzen dela langileen artean gehiago erabiltzen dela euskara, horrek badu eragina herritarrengan, paisaia aldaketa bat izan da.
3.   Justizia administrazioa zabala da oso, euskararen normalizazioari dagokionez non jarri beharko lirateke zure ustez indarrak une honetan?
Amets doituen bidetik. Argi izan behar dugu epaile eta fiskalek nekez ikasiko dutela euskaraz, baldin eta ez badago eskakizun sozial indartsu bat. Ez bakarrik jatorriagatik, maila soziala ere beste bat da eta askok interes falta erakusten dute hemengoarekiko.
Euskaraz egin nahi duenari aukera hori ematea izan beharko litzateke lehentasun. Horrez gainera, prozedura bat euskaraz izatea eskatzea ez dadila oztopo gisa ikusi, euskaldunek ez dezatela pentsatu prozedura oztopatzen ari direnik.
4.   Operadore juridikoetako kide euskaldunez osatutako elkarte baten sorrera nola ikusiko zenuke?
Ideia ona da, komunitatea sortzen lagunduko luke, jende euskalduna identifikaturik izatea lagungarri da. Dena den, gogoan izan behar dugu horrek ez duela euskararen auzia konponduko Justizia Administrazioan, benetako aldaketak lege aldaketa batetik etorri beharko dira-eta.
Oso sakabanatuta gaude eta zail ikusten dut. Baina posible ere bada; batzen gaituena euskara da.