Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna aztergai: Auzia Euskaraz-en zer?

Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna aztergai: Auzia Euskaraz-en zer?

Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna aztergai: Auzia Euskaraz-en zer?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014-10-15 Auzia Euskaraz!

Hilaren 7an Europako Kontseiluko Adituen Batzordeko kide batzuk izan ziren gurean Eskualde eta Eremu Urriko Hizkuntzen Gutunari jarraipena egiteko datuak biltzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako eta Euskalgintzako hainbat ordezkarirekin elkartu ziren, eta euskararen normalizazio prozesuak hainbat arlotan -hedabideak, kultura, justizia, euskalduntzea.- bizi duen egoerari buruzko informazioa helarazi zieten. Jasotako argibideekin Gutunaren betetze-mailari buruzko laugarren txostena osatuko dute.

Justizia Administrazioari dagokionez, arloko hainbat lagunen eskutik jaso zuten informazioa, honako hauen eskutik hain zuzen: Juan Luis Ibarra, EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea; Xabier Balerdi, Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalkuntzako taldeko (epaiBi) kidea; Jon Arturo Uriarte, Justizia Administrazioko zuzendaria; Anton Iturralde, Justizia Administrazioko Zuzendaritzako zerbitzuburua;  eta Esteban Umerez, Izarra Begoña eta Igor Muniategi  Legelarien Euskal Kontseiluaren izenean. 

Auzia Euskaraz proiektuaren berri ere izan zuten etorritakoek. Nabarmentzekoen artean hurrengoak:

  • Talde elebidunak: Bulego Judizial Berria ezarritako epaitegietan talde elebidunak sortuko dira. Talde horiek euskaraz lan egiteko gaitutako langilez osaturik egongo dira, eta horiek arduratuko dira euskarazko auziak izapidetzeaz.
  • Adostasuna fiskalekin: Euskarazko auzietako epaiketetara fiskal euskalduna bidaltzeko adostasuna lortu da.
  • e-Toolbarra, euskaraz lan egiteko tresna informatikoa: itzulpen memoria, idazki ereduak, kontsulta zerbitzua eta abar dituen tresna da, eta hala nahi duten abokatu zein prokuradoreei, epaileei, idazkari judizialei instalatzen ari gara. Epaitegietako langilek guztiek ere badute.
  • Lege testu bateginak osatu eta eskuragarri jartzea: aditu talde bat elkartzen hasi da eta Kode Zibilaren euskarazko testu bategin ofiziala osatzen ari dira. Asmoa da ondoren lege gehiagoren testu bateginak sortu eta e-Toolbarrean kontsulta modu eraginkor batekin denen eskura jartzea.
  • Abokatu eta prokuradoreekin izan dugun harremana: 150 bulegotan baino gehiagotan izan gara, proiektuaren berri emanez eta informazioa jasoz.
  • Epaile eta idazkari judizialekin izan dugun harremana: 34 idazkari judizialekin eta 12 epailerekin izan gara, proiektuaren berri emanez eta informazioa jasoz.
  • Komunikazio kanalak: proiektuarekin lotutako informazioa zabaltzeko Auzia euskaraz bloga eta Twitter kontua erabiltzen ditugu batik bat.

Partekatzea