Etorkizun hurbilean abokatu izango direnek zer diote?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2014-11-18 Auzia Euskaraz!
Ibai Zelaia: "Ikasketak euskaraz egiteak plus bat lortzeko aukera ematen digu"
Ibai Zelaia bilbotarra euskaraz ari da egiten ikasketa ibilbide osoa abokatutzan jarduteko azken urratsera arte. Abokatu izateko prestakuntza euskaraz jasotzeak balio erantsia ematen dielakoan dago, gaztelaniaz eta euskaraz lan egiteko gaitasuna lortzen baitute. Hala ere, erabiltzen dituzten dokumentu asko gaztelania hutsean egoteak lan gehigarri bat dakarkiela ere aitortu digu.
3 galdera motzi erantzuteko eskatu diogu, hemen duzue elkarrizketa:
1. Masterrean matrikulatzerakoan euskaraz ikasteko hautua egin duzu. Zerk eraman zaitu horretara?
Deustuko Unibertsitatean ikasketak euskaraz egin nituen. Txikitatik betidanik ikastolan ikasi dut, eta etxean ere euskararen aldeko jarrera izatea garrantzitsua dela erakutsi didate. Hori dela eta, Bizkaian bizi naizenez, beti uste izan dut ikasketak euskaraz egiteak abantaila garrantzitsuak ekarriko dizkidala. Ikasketak euskaraz egiteak "plus bat" lortzeko aukera ematen digu.
2. Zein oztopo (edo gabezia) aurkitu dituzu Zuzenbideko ikasketak euskaraz egiterakoan?
Oztopo gehienak dokumentuetan aurkitu izan ditut. Dokumentu guztiak edo ia guztiak gaztelaniaz daude, eta beraz; izugarrizko lana egin behar izaten dugu itzulpenak egiten lanak egiteko eta ikasteko.
3. Zure iritziz zer tresna/baliabide behar dituzue Zuzenbideko ikasle euskaldunok? Non jarri beharko lirateke lehentasunak?
Lehentasunak, nire ustez, testu eta dokumentu garrantzitsu eta erabilienak euskaratzea izan beharko luke.