Euskara eta katalana Justizia Administrazioan

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2014-06-10 Auzia Euskaraz!
Justizia Administrazioan katalanak bizi duen egoerari ere heldu diote, eta txostenean jasotzen denaren arabera, azken urteetako bilakaera nahiko kezkagarria da. Katalanez ateratako epaiak % 25 gutxiago izan ziren 2012an 2005ean baino: 2005ean epaien % 20,1 eman ziren katalanez, 2012an, ordea, % 12,7.
Dokumentu judizialen hizkuntzari dagokienez, daturik kaskarrenak Tarragonan eta Terres de l'Ebren jaso dituzte: % 3,8 eta % 3,1 izapidetu dira katalanez hurrenez hurren. Bartzelonan eta L'Hospitaleten ere datuak ez dira onak, barruti horietan dokumentuen % 8 soilik izapidetu dira katalanez. Egoera bestelakoa da Gironan eta Lleidan; horietan jaso dituzte daturik onenak: % 45,7 eta % 27,9.
Euskal Autonomia Erkidegoan zer?
Gure erkidegoan lan handia dugu egiteko Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko, baina idatzikoari dagokionez bederen azken urteetako datuak oso positiboak dira. Behean horren erakusgarri den grafiko bat:
EAEko epaitegi guztietan izapidetutako dokumentuen hizkuntza
Zenbaki absolutuetara ekarrita, 2013an 3.822.432 dokumentu elebidun izapidetu ziren EAEn; gaztelaniaz, aldiz, 2.284.657. Datuak barrutiz barruti aztertuz gero, datu apalenak Amurriokoak dira; barruti horretan izapidetutako dokumentuen % 54 izan ziren elebidun 2014an. Daturik onena, aldiz, Eibarko epaitegietakoa da, bertan urte horretan izapidetutako dokumentu elebidunak % 72 izan ziren.
Pasa den apirilean Plataforma per la Llengua erakundeak l'InformeCAT 2014 txostena argitaratu zuen. Urtero ateratzen du txosten hori eta katalanaren osasunaren ikuspegi orokor bat ematea izaten du helburu. 50 adierazle erabiltzen dituzte horretarako.