Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Hiru galdera motz e-Toolbarrari buruz

Hiru galdera motz e-Toolbarrari buruz

Hiru galdera motz e-Toolbarrari buruz

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014-10-02 Auzia Euskaraz!

e-Toolbarra gehien erabiltzen duten langile eta  abokatuei hiru galdera motz egin dizkiegu tresnari buruz. Elkarrizketatuak honako hauek izan dira: Mercedes Zulaika, Donostiako abokatua; Angel Vicente Martinez, Barakaldoko epaitegietako langilea; eta Itziar Bilbatua, Markinako abokatua. Hona hemen erantzunak:

Zertarako erabiltzen duzu?
Mercedes Zulaika: itzulpenak egiteko.
Angel Vicente Martinez: Dokumentuetako hitzak zein esaldi motzak itzultzeko.
Itziar Bilbatua: Idatziak egiteko erabiltzen dut. Eskaera judizialak eta erreklamazioak izaten dira gehienbat.

Zer da praktikoena?

Mercedes Zulaika: itzultzailea bera eta pilulak.
Angel Vicente Martinez: Itzultzailearen atala da erabiltzen dudana.
Itziar Bilbatua: Idatzietako terminoen kontsultak egiteko erabilgarria da. Ereduen atala, berriz, oraindik ez dut erabili.

Zer hobetuko zenuke?
Mercedes Zulaika: Azkarregi galtzen du koneksioa eta tresna itxi eta berriro zabaldu behar izaten dut.
Angel Vicente Martinez: Gauza batzuk ez dituenez itzultzen gaztelaniaz utzi behar izaten ditut. Ez dut egin proba kontsulta bidaltzen. Baina egingo dut!
Itziar Bilbatua: Momentuz ez diot hobetzekorik aurkitu. Azkartasun aldetik-eta oso ondo funtzionatzen du.

Eskerrik asko denoi gure galderak erantzuteagatik. Zuen hobetzekoak jaso eta bideratu ditugu, ea lehenbailehen islatzen diren e-Toolbarrean.



Partekatzea