Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Juan Calparsoro: "Euskararen normalizazio prozesuan asko aurreratzen ari gara Justizian"

Juan Calparsoro: "Euskararen normalizazio prozesuan asko aurreratzen ari gara Justizian"

Juan Calparsoro: "Euskararen normalizazio prozesuan asko aurreratzen ari gara Justizian"

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014-10-27 Auzia Euskaraz!

Juan Calparsoro, EAEko fiskal nagusia, izan da Poziktibity proiektuaren laugarren bideoko bi protagonistetako bat. Hilaren 24an aurkeztu zuten bideoa Donostia Ospitaleko BioDonostia eraikuntzan. Beste protagonista Idoia Gurrutxaga da, Donostia Unibertsitate-Ospitaleko Mediku Zuzendaria. Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, haiekin izan zen aurkezpenean.

Pertsona ezagunekin egindako bideoen bidez euskara sustatzeko helburua duen proiektua da Poziktibity, eta laugarren bideo honetan hizkuntza eskubideen gaia landu dute.

EAEko Fiskal Nagusia euskara hutsez aritu zen aurkezpenean eta azaldu zuen bideoan parte hartzea onartu zuela euskaraz egiteko zailtasunak izan arren, izan ere, iruditzen baitzitzaion "oso didaktikoa" izango zela jendearentzat bere karguko pertsona baten ahalegin eta akatsak ikustea beste batekin euskaraz hitz egitean.

Honako hau ere azaldu zuen: "Edozein herrialdetako pertsona bati, Euskadiko epaitegi batera hurbiltzen denean, bere hizkuntzan hitz egin ahal izateko itzultzaile bat jartzen zaio. Eta arraroa iruditu arren, askotan gauza bera egin behar izaten dugu euskaldun batek euskaraz aritu nahi duenean. Hala ere, esan beharra daukat, euskararen normalizazio prozesuan asko aurreratzen ari garela Justizian".

Horrez gainera, egun berean urte judizialaren irekiera ekitaldian euskararen erabilera normalizatu egin behar dela adierazi zuen Calparsorok, eta azpimarratu zuen hizkuntza eskubideei buruz hitz egiten dugunean  ez garela hizkuntzei buruz ari, pertsonei buruz baizik.
Partekatzea