"Justizia euskaraz, zergatik ez?" jardunaldian esandakoak

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2014-07-09 Auzia Euskaraz!
Hona hemen Euskadi Irratian Izarra Begoñari egindako elkarrizketa.
Ekainaren 27an Bizkaiko Abokatuen Bazkunean "Justizia euskaraz, zergatik ez?" jardunaldia egin zen Bazkuneko Abokatu Euskaldunen Batzordeak antolatuta. Bost hizlari izan ziren guztira. Horietako bakoitzak justizia arloko eragile bat ordezkatu zuen, eta hala, idazkari judizialen, fiskalen, magistratuen, abokatuen eta epaitegietako langileen ordezkari gisa epaitegietan euskarak bizi duen egoerari buruzko datuak eta iritziak plazaratu eta trukatu zituzten.
Aitzol Aslak, Bizkaiko Abokatuen Bazkuneko Gobernu Batzordeko kideak, egin zituen aurkezpen lanak, eta moderatzaile gisa Izarra Begoña, Bazkuneko Abokatu Euskaldunak taldeko kidea, aritu zen. Behekoak izan ziren hizlariak:

- Jone Agirre Eslo: EAEko Justizia Auzitegiko idazkari judiziala zigor eta zibil arloan
- Leire Unzueta Elorriaga: Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Fiskala
- Loreto Cabo Maguregi: LABeko ordezkaria Bizkaiko Justizia Administrazioan
- Jose Manuel Irutetagoyena Sanz: Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Zigor Arloko 1 zk.ko epaitegiko magistratua
- Jaime Elias Ortega: abokatua
Hurrengo lerrotan jardunaldian esandakoen ideia nagusiak ematen saiatuko gara:
Aurkezpenean, Aitzol Aslak azpimarratu zuen lehenengo aldiz eragile guztiak elkarlanean ari direla Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko lanean eta horren garrantzia nabarmendu zuen. Izarra Begoña, bestalde, azaldu zuen EHUN ezin dela masterra euskaraz ikasi, eta hori atzerapauso larri dela salatu zuen.
Hizlariek esandakoetara etorriz, batek baino gehiagok hitz egin zuen Bulego Judizial Berria (BJB) ezartzeak euskarari ekarriko dizkion onurez, izan ere, antolamendu berri horrek, beste abantaila batzuen artean, bide emango du epaitegiko langileen artean talde elebidunak sortzeko, hots, dokumentazio guztia euskaraz zein gaztelaniaz izapidetzeko gai izango diren taldeak sortzeko.
BJB Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi guztietan dago ezarrita, Barakaldon, Bilbon eta Donostian izan ezik. Jardunaldian esandakoaren arabera, aukera probestu behar da eta talde horiek sortzen hasi beharra dago. Horrez gainera, protokoloak ezartzeko premia ere behin baino gehiagotan azaldu zen.
Eskari soziala ere izan zuten hizpide. Agirrek eta Iruretagoyenak esan zuten herritarren eskaria handitu beharra dagoela. Jaime Eliasek, kontrara, azaldu zuen abokatuek bermeak behar dituztela herritarrei demandak euskaraz aurkezteko gomendatzeko. Euskaraz izapidetuko diren auzietan epailea euskalduna izango dela ziurtatu beharra dagoela adierazi zuen. Horrekin lotuta, Iruretagoyenak adierazi zuen epaile euskaldun gutxi dagoela eta erdaldunengan euskara ikasteko motibazioa eskasa.
Fiskaltzari dagokionez, Unzuetak esan zuen Bizkaiko probintzian ez dagoela arazorik euskaraz izapidetu beharreko auzietara fiskal euskalduna bidaltzeko, bi fiskal euskaldun baitaude eta fiskaltzan euskararen aldeko giroa omen dagoelako. Hori bai, adierazi zuen prozedura jakin batzuetan, zigor arlokoetan gehienbat, terminologia arloko ez-ezagutza dela-eta itzultzailearen premia egongo litzatekeela.
Epaitegietako trebatzaileen gaia ere atera zen. 2007-2011 bitartean trebatzaileak izan ziren EAEko epaitegietan, eta langileei trebakuntza emateaz, dokumentu elebidunak izapidetzen laguntzeaz eta euskararen aldeko askotariko ekimenak antolatzeaz arduratzen ziren. Cabok horiek kendu izana kritikatu zuen. Egun bi trebatzaile daude, bata Gipuzkoan eta Bestea Bizkaian, eta Auzia Euskaraz proiektua dinamizatzeaz arduratzen dira batik bat.
Hizlari bakoitzak bere azalpenak amaitu ondoren, galderen tartea etorri zen, eta bertaratutako hainbatek hartu zuten hitza. Hona hemen egindako ekarpen interesgarrietako batzuk:

- Prokuradoreen papera garrantzitsua da, idazki guztiak beraien eskuetatik igarotzen dira.
- Euskarazko auziak "preferente" gisa sartu beharko lirateke, epeak laburtze aldera.
- Bulego judizialetan euskaldunak zein diren kontsultatzeko aukera jartzea ona litzateke.
- 100 abokaturen bulegotan instalatu da e-Toolbar tresna eta abokatuekin adostutako garapen berriak egiten ari direla: legislazioa, formularioak.
- Banaketa arauetan eragitea oso garrantzizkoa izan daiteke.