Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Kataluniako 2013ko Hizkuntza politikako txostena aurkeztu dute

Kataluniako 2013ko Hizkuntza politikako txostena aurkeztu dute

Kataluniako 2013ko Hizkuntza politikako txostena aurkeztu dute

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014-12-11 Auzia Euskaraz!

2013ko Hizkuntza Politikako txostena aurkeztu du Kultura Ministerioak Kataluniako Parlamentuan azaroan. Iazko urtean Kataluniako Generalitateak gauzatutako ekintzen multzoa jasotzen du txostenak. Horrez gainera, hainbat esparrutako  erabilera datuak ere azaltzen dira, besteak beste, justizia arlokoak.

Katalanez emandako epaiak % 12,4 izan ziren 2013an, eta horrenbestez, beheranzko joerari eusten dio iazko datuak. Behekoa azken bost urteetako bilakaera.


Kataluniako jabetza erregistroetan, merkataritzakoetan eta ondasun higigarrienetan aurkeztutako dokumentazioaren %  17,8 katalanez zegoen 2013an. Erregistro horietan aurkeztutako dokumentazioan katalanaren erabilerari eutsi zaio 2009tik 2012ra; 2013an bi puntuko jaitsiera gertatu zen. Datuak asko aldatzen dira eremu geografikoaren arabera, behean datuak:


Notaritzetako dokumentuetan ere jaitsiera gertatu da katalanaren erabileran, bai zenbaki absolutuetan bai ehunekoetan. Txostenaren arabera, jaitsieraren arrazoia honako hau da: notaritzetako kontratuen kopuru handi bat banku eta markataritza arlokoa da eta erabat katalanak diren bankuen kopuruak behera egin du. Behean datuen taula:








Partekatzea