Lege testuen eguneraketa eta itzulpena

Lege testuen eguneraketa eta itzulpena
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2014/01/17 Auzia Euskaraz
Baliabide mugatuak ditugunez, lehentasunak ezartzea izan zen hurrengo pausoa eta hori egiteko erabaki genuen onena abokatu eta prokuradoreei eurei galdetzea zela eta hala egin genuen posta elektroniko bidez itzulitako legeen zerrenda bat bidaliz. Erantzun asko jaso ditugu eta eskerrak eman dizkizuegu ekarpenak eman dituzuen guztioi.
Gure asmoa da jadanik lantzen ari garen, eta abokatuen eta prokuradoreen laguntzaz haien beharretara egokitzen joan nahi dugun euskarri informatiko erabilgarri batean jartzea horiek. Euskarri informatiko hori, gero profesionalen bulegotako ordenagailuetan jarriko ditugu.
Gipuzkoako eta Bizkaiko abokatu zein prokuradoreekin egindako bileretatik garbi atera genuen ondorio bat izan zen legeak oinarrizko lan tresna direla haientzat eta ezinbestekoa dela horiek euskara itzulita eta eguneratuta izatea. Lege gehienak euskaratuta dauzkagu, baina asko eta asko ez daude eguneraturik.
Baliabide mugatuak ditugunez, lehentasunak ezartzea izan zen hurrengo pausoa eta hori egiteko erabaki genuen onena abokatu eta prokuradoreei eurei galdetzea zela eta hala egin genuen posta elektroniko bidez itzulitako legeen zerrenda bat bidaliz. Erantzun asko jaso ditugu eta eskerrak eman dizkizuegu ekarpenak eman dituzuen guztioi.
Azpiko taulan daude bilduta zer 8 legek duten eguneratzeko lehentasuna profesionalengandik jasotako erantzunen arabera (lege bakoitza zenbat abokatuk/prokuradorek aukeratu duten hartu dugu irizpide gisa lehentasuna ezartzeko):
Legeak | Lehentasun maila |
1. Prozedura Zibilaren Legea | 16 |
2. Zigor Kodea | 11 |
3. Kode Zibila | 11 |
4. Prozedura Kriminalaren Legea | 10 |
5. 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena | 4 |
6. Adingabeen erantzukizun penalari buruzko Lege Organikoa | 4 |
7. 49/1960 Legea, jabetza horizontalari buruzkoa | 3 |
8. 36/2011 Legea, Lan Jurisdikzioa arautzekoa | 3 |
Bestalde, oraindik itzuli gabe ditugun legeen inguruan ere iritzia eskatu genuen eta bidalitako zerrendan agertzen ez ziren legeetatik hurrengo hiruak proposatu ziren:
. Lan ikuskaritzaren Erregelamendua: 928/1998 Errege dekretua.
. 4/2013 Legea, etxebizitzen alokairuen merkatuaren sustapena eta malgutasunerako neurriak
. 14/2013 Legea, ekintzaileei eta beraien nazioartekotzea laguntzekoa
Informazio guzti hori aintzat hartuta, eta esan bezala gure baliabideak mugatuak direnez, honako lau lege testuen euskarazko bertsioak eguneratzen hastea erabaki da: Kode Zibila, Zigor Kodea, Prozedura Zibileko Legea eta Prozedura Kriminaleko Legea. Jaso ditugun ekarpen guztiak kontuan izango ditugu lehentasunak ezartzeko garaian aurrerantzean ere.