Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Proiektuan parte hartzen ari diren eragile juridikoen lantaldeen egoeraren berri

Proiektuan parte hartzen ari diren eragile juridikoen lantaldeen egoeraren berri

Proiektuan parte hartzen ari diren eragile juridikoen lantaldeen egoeraren berri

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014/02/20 Auzia Euskaraz!

Azken aste zein egunetan lantaldeen sorreran pausuak ematen ari gara.  Hona hemen hainbat eragile juridikorekin izandako hartu emanen berri eta lantalde bakoitzaren egoera zein den:

. Abokatuen lantaldea: Abokatuentzat sortutako e-toolbarra jada erabiltzeko prest dago. Abokatuen e-toolbarraren lehenengo bertsio hau izango da aurki bulegoz bulego proiektuan parte hartzen duten abokatuei instalatuko dieguna. Aurrez jakinarazi dugun bezala, bertsio honek hurrengo atalak ditu: itzultzailea (220.000 unitate), eguneratutako formularioak, pilulak (gomendio linguistikoak) eta Epaibi-ri galdetu.
E-toolbarra instalatzeko bulegoetara bisitak egingo ditugu.

. Epaileak: Epaileekin landu beharreko lan ildoak zehaztuta, lehenengo bilerak egiten hasiak gara. Bizkaian bi epailerekin bildu gara, hurrengo gaiak jorratzeko: e-toobar, epaitza/epai ereduen bilketa, banaketa arauak, lantalde elebidunak, epaitegietako zirkuitu euskaldunak eta proiektuaren komunikazio baliabideak.

. Idazkari judizialak: Bakarkako bisitetarako hitzorduak adosten hasiko gara. Epaileekin landuko dugun gai zerrenda bera erabiliko dugu idazkari judizialekin ere.

. Prokuradoreak: Orain arte parte hartu duten prokuradoreei ere e-toolbarra instalatuko diegu, abokatuekin batera. Bizkaian otsailaren 27an bilera egingo dugu proiektua parte hartu nahi duten prokuradoreekin.

. Sindikatuak: Gipuzkoan ELA eta LABeko ordezkariekin egin genuen bilera. Araba eta Bizkaian aurki elkartuko gara sindikatuetako ordezkariekin. 




Partekatzea