Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Prozedura zibilaren legearen itzulpenarekin lanean

Prozedura zibilaren legearen itzulpenarekin lanean

Prozedura zibilaren legearen itzulpenarekin lanean

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014-05-08 Auzia Euskaraz!

Urtarrilean blog honen bidez jakinarazi genizuen bezala, legeak itzuli eta eguneratzeko lanetan ari gara. Prozedura Zibilaren Legea (PZL) lantzen hasi gara eta lan batzuk dagoeneko egin ditugu. Horien berri ematera gatoz.

PZLaren  2004ko gaztelaniazko bertsioa (Deustuko Unibertsitateak eta Justizia Sailak itzulitakoa) eta gaur egun indarrean dagoen gaztelaniazko bertsioa konparatu ditugu. Batetik, 2004ko bertsiotik gaur egungo bertsiora egon diren aldaketa guztiak bildu ditugu. Eta bestetik, 2004ko testu horretatik zer artikulu aldatu ziren urte hori baino lehen.

Terminologiari dagokionez, hainbat lan egin ditugu PZLaren 2004ko itzulpenean:

- Testuko terminologia hustu Lex2 izeneko aplikazioaren bidez, eta emandako emaitza txukundu.
- Testuan erabilitako terminologia eta Euskara Batzordeak adostutako terminologia konparatu, eta bi horien artean dauden desadostasunak topatu (maiatzaren 30eko bileran aztertuko ditugu).
- Testuari IDITE lexiko egiaztatzailea aplikatu. Euskarazko lexikoaren erabilera zuzena egiaztatzeko UZEIk garatu duen aplikazioa da IDITE. Testu-masa handiak analizatzen ditu eta forma hobetsia proposatzen ditu. IDITEk emandako txostena aztertu dugu, eta Prozedura Zibilaren Legean oro har egin beharreko aldaketak bildu ditugu.
Partekatzea