Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Rosa Lizandrarekin Kataluniako esperientziari buruzko solasaldia

Rosa Lizandrarekin Kataluniako esperientziari buruzko solasaldia

Rosa Lizandrarekin Kataluniako esperientziari buruzko solasaldia

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2014-05-15 Auzia Euskaraz!

Kataluniako Justizia Arloko hizkuntza normalkuntza prozesuaren berri izateko Rosa Lizandra elkarrizketatu dugu. Rosa Justizia Saileko hizkuntza normalkuntzako arduraduna da eta katalanaren erabilera epaitegietan zein den, azken urteetan izan duen bilakaera eta esku artean dituzten erronkak izan ditugu hizpide. 


Hona hemen aipu batzuk:
  • "2013an, katalanaren erabilera epai eta dokumentuetan %12 izan da. Girona eta Lleida dira erabilera handieneko lurraldeak, hurrenez hurren, %43 eta %22ko erabilerarekin."
  • "Katalana ikasteko urrutiko formazio eskaintzan berrikuntza garrantzitsuak sartzen ari gara, datorren urterako baliabide birtualak eta interaktiboak izango ditugu. Horretaz gain, katalan hizkuntza juridikoaren ziurtagiria prestatzen ari gara, justizia administrazioan lan egiten dutenentzat oinarrizko formakuntza izango dena, dokumentu juridikoak katalanez sortzeko gaitasuna izan dezaten."
  • "Bestalde, zuzenbideko profesionalekin (abokatuak, prokuradoreak notarioak, jabetza erregistratzaileak eta lan-harremanetako graduatuak) modu koordinatuan lan egiten jarraitzea aurreikusita daukagu."
Elkarrizketa osoa irakurri nahi izanez gero, hemen duzue irakurgai.
Partekatzea