2014ko laburpena eta 2015eko erronkak
2014ko laburpena eta 2015eko erronkak
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-01-08 Auzia Euskaraz!
2015eko lehen albiste honetan, joan den urtean Auzia Euskaraz proiektuan egindakoen artean nabarmenenak bildu nahi izan ditugu errepaso modura, eta horrez gainera, izango ditugun erronka nagusien berri ere eman nahiko genuke.
Iazkoan
Hasteko, EAEko barruti judizial guztietako justizia jauregietan bilerak egin genituen bertako abokatu eta prokuradore euskaldunekin proiektua aurkezteko, haiengandik proposamenak jasotzeko eta lantaldeak martxan jartzeko. Horrez gainera, 2014. urtean abokatu eta prokuradoreen bulegoetan e-Toolbar izeneko tresna informatikoa instalatzen aritu ginen. Guztira autonomia erkidegoko 134 bulegotan instalatu genuen iaz, ia 200 abokaturengana iritsiz. Tresna informatiko hori egunean izateko sukalde lanetan ere jardun genuen, itzulpen memoria eguneratzen eta abokatu eta prokuradoreen formulario elebidunak kargatzen.
Gainerako eragile juridikoekin ere bilerak egin ditugu. Proiektuaren aurkezpena egin diegu eta hurrengo pausoak definitzen lagundu digute. 17 epaile eta magistraturekin elkartu gara eta 30 idazkari judizialekin.
Auzia Euskaraz Batzordea 2014ko martxoan elkartu zen. Batzordea lehentasunezko eragile juridikoetako ordezkariez osaturik dago, eta lehen bilera hartan, oro har, proiektuaren helburuak zehaztu eta eginkizunak bultzatzeko lanetan aritu ziren.
Eragile juridikoekin egindako bilerez gain, komunikazio arloa ere landu genuen iazko urtean. Hainbat albiste eta bideo sortu ditugu proiektuaren berri emateko eta horiek kanal ugariren bidez zabaldu ditugu: Auzia Euskaraz bloga, buletina eta Twitter kontua. Bestalde, arlo juridikoko euskararekin lotutako pilula bat zabaldu dugu astean behin gure kanalen bidez; guztira 43 izan dira.
2014an hiru lehiaketatan hartu dugu parte: Buber, Q-epea eta Blogetan. Hiruretan finalista izatea lortu dugu.
Amaitzeko, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen. Lehiaketa bat ere antolatu genuen eta EAEko hainbat epaitegitan izan ginen informazioa ematen. Horrez gainera, Euskara Emaileen komunitatearen sorreraren berri ere abenduaren 3an eman genuen eta izena emateko kanpainari hasiera eman.
Aurtengoan
Aurtengo urtea ere erronkaz beterik dator. 2014an egindako hainbatek jarraipena izango dute aurten ere, esaterako, jarraituko dugu e-Toolbarra abokatu eta prokuradoreen elkargoetan instalatzen, komunikazio arloa lantzen (bloga, buletina, ohar taulak Twitter kontua.) eta eragile euskaldunekin bilerak egiten.
Bestalde, Euskararen Egunean aurkeztu genuen Euskara Emaileen Komunitatean parte hartzeko kanpaina izango da aurten proiektuak izango duen ardatzetako bat: Eman zeure euskara!
Horrez gainera, jakin badakigu zenbait abokatu badabiltzala demandak epaitegietan euskaraz sartzen. Prozedura horietan jarraitu beharreko protokoloa zehaztu eta inplantatuko dugu 2015ean, eta horretarako, ezinbestekoa izango da eragile guztien parte hartzea.
Era berean, prozedura bat osorik edo zati haundi batean euskaraz izapidetu ahal izateko, ezinbestekoa da Bulego Judizial eta Fiskaltzako langileek horretarako trebatzea, baina ez hizkuntza eta hizkera juridikoaren gainean bakarrik.
Honekin lotuta, aurtengo gure asmoetako bat da Auzia Euskaraz proiektuaren gaineko informazioa emateaz gain, euskarazko izapidetza ahalbideratzen duen tresna informatikoen gaineko prestakuntza ematea, alegia: izapidetza elebiduna egiteko laguntza tresnak, euskarazko demanda/salaketa baten erregistroa eta izapidetza egokia, epaitegietako funtzionario-talde elebidunari esleitzeko modua, fiskal euskalduna eskatzeko modua.
Legeen itzulpenarekin ere aurrera jarraituko dugu. Lege oinarrizkoen euskarazko bertsioak eguneratzeko lanei berrekingo zaie. Betiere gure iparra izango da itzulpen horiek modu erraz batean kontsultatzeko moduan jartzea e-Toolbarrean.
Horiek dira aurreikusirik ditugunak, baina ziur beste hainbeste etorriko zaizkigula bidea egin ahala. Lan andana daukagu oraindik egiteko gure helburuak lortuko baditugu, baina ibilian-ibilian eta eragile guztion inplikazioarekin aurrera ari gara egiten. Eskerrik asko proiektu honetan parte hartzen ari zareten guztioi eta aurrerantzean ere bidelagun izatea espero dugu.