Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Arlo zibileko formulario gehiago

Arlo zibileko formulario gehiago

Arlo zibileko formulario gehiago

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-06-30 Auzia Euskaraz!

Abokatuen formularioak lantzen jarraitzen dugu epaiBi-ko kideok eta zeregin horrekin lotutako azken gorabeheren berri eman nahi dizuegu. Arlo zibileko formulario sorta bat eguneratu dugu, eta horrez gainera, formulario sorta berri bat ere jarri dugu abokatu eta prokuradoreen eskura. Guztiak justizia.net webgunean eta e-Toolbarrean daude kontsultagai.

Dagoeneko eskuragarri zeuden hamabi formulario eguneratu ditugu euskara eta lege aldetik. Honako hauek dira:
  • 160. Jarritako errekurtsoan atzera egiteko idazkia II. Kapitulua.- Berraztertzeko errekurtsoa
  • 161. Berraztertze-errekurtsoa jartzeko idazkia
  • 162. Aurkako alderdiak jarritako berraztertze-errekurtsoa inpugnatzeko idazkia
  • 164. Apelazioko errekurtsoa jartzeko idazkia
  • 165. Apelazioko errekurtsoari aurka egiteko idazkia
  • 167. Arau-hauste prozesalean oinarritutako aparteko errekurtsoa jartzeko idazkia
  • 168. Arau-hauste prozesalean oinarritutako aparteko errekurtsoa onartu izanari eta errekurtso berari aurka egiteko idazkia
  • 170. Kasazioko errekurtsoa jartzeko idazkia
  • 171. Kasazioko errekurtsoa onartu izanari eta errekurtso berari aurka egiteko idazkia
  • 173. Kexako errekurtsoa jartzeko idazkia
  • 234. Kautelazko neurria eskatzeko idazkia, demanda jarri baino lehen aurkeztutakoa
  • 235. Kautelazko neurria eskatzeko idazkia, demanda jarri ostean aurkeztutakoa

Horrez gainera,  30 formulario berri ere jarri ditugu eskuragarri. Horiek ere eguneraturik daude euskara eta lege aldetik. Honako hauek dira:


  • 014. Auzi-jartzailearen idazkia, prozesuan atzera egitekoa
  • 016. Demandatuaren idazkia, bete-betean amore ematekoa
  • 018. Auzi-jartzailearen eskaera, demandatuak demandaren zati bati amore eman dionean
  • 020. Auzi-jartzailearen idazkia, prozesuz kanpoko konponketa ukatzekoa (prozesuaren amaiera eskatzeko idazkia alderdi demandatuak bakarrik aurkeztu duenean)
  • 022. "Berebat", abokatuak lagunduta eta prokuradoreak ordezkatuta agertzen dela jasota gera dadin
  • 026. Auzi kriminala dela-eta prozesua eten dadila eskatzeko idazkia
  • 028. Bi alderdien idazkia, prozesua eten dadila eskatzekoa, zigor-arlokoa ez den judizio aurreko arazoa dela-eta
  • 030. Judizio aurreko arazo zibila erabaki arte agindutako etendura buka dadila eskatzeko idazkia
  • 032. Alderdiaren idazkia, prozesuaren etendurari aurka egitekoa epaitu aurrekotasun zibila dela eta
  • 034. Berraztertze-errekurtsoari aurka egiteko idazkia
  • 081. Bista atzera dadila eskatzeko idazkia
  • 087. Kostuak tasa daitezela eskatzeko idazkia
  • 088. Letraduaren ordainsarien eta gastuen minuta
  • 089. Abokatu-kontua. Ordainsariak aurkaratzeko idazkia, bidegabekoak izateagatik
  • 090. Abokatu-kontua. Ordainsariak aurkaratzeko idazkia, gehiegizkoak izateagatik
  • 091. Letraduaren alegazio-idazkia
  • 092. Abokatuaren idazkia, defendatutako morosoari zor dituen zenbatekoak galdatzekoa
  • 126. Hasierakoa ez den unean agiriak aurkezteko idazkia
  • 127. Hasierakoa ez den unean aurkeztutako agiria aintzakotzat hartzea bidezkoa ez dela alegatzeko idazkia
  • 174. Berrikusteko demanda
  • 175. Berrikusteko demandari erantzuteko idazkia
  • 236. Kautelazko neurriaren luzapena eskatzeko idazkia
  • 237. Kautelazko neurria eskatzeko idazkia, -berebat diot-bidezkoa
  • 238. Ondasun higigarria erakusteko aurretiazko eginbideak eskatzeko idazkia, eta ondoren ondasuna gordailutzeko kautelazko neurria eskatzekoa
  • 239. Erabakitako kautelazko neurria bertan behera utz dadila eskatzeko idazkia
  • 240. Kautelazko neurriari aurka egiteko idazkia
  • 241. Subjektu pasiboaren idazkia, kautelazko neurriaren ondorioz sortutako kalte-galerak ordainaraz daitezela eskatzekoa
  • 242. Kautelazko neurria alda edo berrikus dadila eskatzeko idazkia
  • 243. Alderdi errekurtsogilearen idazkia, absolbitze-epaia eman ondoren kautelazko neurria manten dadila eskatzekoa
  • 244. Ordezko kauzioa

Formulario jakinen bat behar baduzu euskaraz eta gure zerrendan ez badago, jakinarazi iezaguzu helbide elektroniko honetara mezua bidalita: epaibi@aju.ej-gv.es

Azkenik, abokatua edo prokuradorea bazara, eta e-Toolbar tresna informatikoa zure bulegoan izan nahi baduzu, bete formulario hau eta jarriko gara gu zurekin harremanetan.
Partekatzea