Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Aukera dago jaioberriak euskaraz inskribatzeko ospitaleen bidez egiten diren inskripzioetan

Aukera dago jaioberriak euskaraz inskribatzeko ospitaleen bidez egiten diren inskripzioetan

Aukera dago jaioberriak euskaraz inskribatzeko ospitaleen bidez egiten diren inskripzioetan

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-10-29 Auzia Euskaraz!

Jaioberrien gurasoek ez dute erregistro zibiletara joan beharko seme-alabak inskribatzera, ospitalean bertan egiteko aukera izango dute; eta modu horretan egindako inskripzio telematikoak  euskaraz egin ahal izango dira, erregistro zibiletan eta bake epaitegietan bezalaxe.

Inskripzioak egiteko moduan aldaketa ekarri duen legea uztailaren 9an onartu zuen Espainiako Senatuak eta progresiboki zabalduko dute ospitale guztietara. Arabako Unibertsitate Ospitalea da Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotzak telematikoki inskribatzeko aukera ezarri duen lehena; urriaren 15ean jarri zen martxan zerbitzu berria. Aurreikusten da Arrasate, Zumarraga eta Mendaroko ospitaleetan azaroaren 1ean ezartzea, eta abenduan Gurutzetako, Donostiako eta Basurtuko unibertsitate ospitaleetan.

Prozedurari dagokionez, ospitaleetako langileek jaioberria identifikatzeko eta ama horrena dela egiaztatzeko ardura hartuko dute. Beharrezko informazio bildu ondoren, ospitaleetako zuzendaritzek 72 orduko epea izango dute kasuan kasuko erregistrora edo bake epaitegira datuak bidaltzeko.

Ospitaleetako langileen lana izango da gurasoei galdetzea zer hizkuntzatan inskribatu nahi duten jaioberria.

Informazio gehiago: http://www.justizia.net/jaiotza-inskripzioa/aurrez-aurre
Partekatzea