"Auzi bat euskaraz" ikastaroa Tolosako epaitegietan

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-07-10 Auzia Euskaraz!Â
Joan den astean epaiBi-ko tresnen ikastaroa eman zitzaien Tolosako epaitegietako lau langileri. Ekaina hasieran DEITUko langileei eta informatikari batzuei eman ondoren, Tolosako epaitegietan eman dena proba pilotua izan da, eta aurrerago ikastaroa Bulego Judizial Berria ezarrita dagoen barruti guztietan ematea aurreikusten dugu.
Justiziako Hizkuntza Normalizazioko lantaldeak (epaiBi) antolatu du ikastaroa eta helburua da herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko bidean beste urrats bat ematea langileak izapidetze elebidunerako prestatuta.
Aurrez aurreko bi orduko formazio saioa da eta ariketa praktikoen bidez ikasten dute JustiziaBAT aplikazioan euskarazko auziak nola markatu, euskarazko espedienteak lantalde elebidunari nola esleitu eta dokumentu elebidunak izapidetzeko itzulpen memorian kontsultak eta itzulpen-eskaerak egiten.
e-Toolbar euskaraz lan egiteko laguntza tresnaren erabilera ere lantzen da saioan: itzultzailea, itzulpen-eskaerak bidaltzeko aukera eta hizkuntza gomendioen kontsultak nola egin azaltzen zaie langileei. Ikastaroa jaso dutenek positiboen baloratu dutena itzulpen-eskaerei erantzutean izandako azkartasuna izan da.
Esan bezala, irailetik aurrera, beste epaitegi batzuetara zabalduko da, eta zabalkunde hori Bergaran eta Gernikan egingo da lehenik. Euskara emaileen komunitateko egitasmoa eta ikastaroa elkarren bateragarri direla uste delako.
Bulego Judizial Berria ezarrita dagoen barruti judizial guztietan, lanpostuan hizkuntza eskakizuna ezarrita duten langile guztiek jasoko dute. Aurrerago, hizkuntza eskakizunik ez duten langileei eta euskaraz ez dakitenei ere eskaintzea da asmoa.