Auzia Euskaraz unibertsitatean

Auzia Euskaraz unibertsitatean
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-10-08 Auzia Euskaraz!
Unibertsitatearekin harremana izatea ezinbestekotzat jotzen dugu, izan ere, Auzia Euskaraz proiektuaren zutabeetako bat da terminologia juridikoa adostu, bateratu eta ezartzea. Lan horretan eztabaidaezina da unibertsitateek duten garrantzia, bai terminologia hori finkatzeko lana egiten duten batzordeetan parte hartzen dutelako, bai lan hori ikasleei transmititzen dietelako, eta azken batean, haiek izango dira etorkizuneko abokatuak, epaileak, fiskalak eta abarrak.
Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalkuntza planari buruzko azalpen orokor batzuk eman genizkien hasieran: eskumenekin izandako arazoak, 174/2010 Dekretuko lerro nagusiak, orain arte egindako lan aipagarrienak. Gero, Auzia Euskaraz proiektuan jarri genuen arreta eta orain arte egindako lanaren berri eman genien, bai eta epe motz eta ertainean dauzkagun erronken berri ere: Euskara emaileen komunitatea, e-Toolbarraren emaitzak hobetzeko aukerak, legeen itzulpena eta eguneraketa.... Azkenik, e-Toolbar tresnaren aurkezpena ere egin genien. Oso aberasgarriak izan dira saiook guretzat, eta espero dugu ikasleentzat ere baliagarri suertatu izana.

Aste honetan eta aurrekoan Auzia Euskaraz proiektuari buruzko azalpenak ematen ibili gara zuzenbide arloko eta kriminologiako ikasleei. Bi saio egin ditugu: urriaren 2an Bizkaiko abokatuen elkargoko "Pedro Ibarretxe" praktika juridikoko eskolan izan ginen eta Abokatu izateko Masterreko ikasleei gure proiektua aurkeztu genien; urriaren 7an, berriz, EHUko Zuzenbideko eta Kriminologiako ikasleekin egon ginen.