Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Begoña Garmendia (Azkoitiko Udal idazkaria): "Babes gehiago behar dugu euskaraz funtzionatu nahi dugun herri administrazioek"

Begoña Garmendia (Azkoitiko Udal idazkaria): "Babes gehiago behar dugu euskaraz funtzionatu nahi dugun herri administrazioek"

Begoña Garmendia (Azkoitiko Udal idazkaria): "Babes gehiago behar dugu euskaraz funtzionatu nahi dugun herri administrazioek"

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-06-04 Auzia Euskaraz!

Nola arautu dezakegu euskararen erabilera udaletan itzulpenak ito ez gaitzan? izenburudun txostena aurkeztu zuen Azkoitiko udal idazkariak Udaltop topaketan.
Egunerokoan euskara txertatzeko nola jokatu izan duten, aurrera begira ikusten dituen aukerak. Gogoetez gain, proposamen zehatz batzuk ere eman zituen udaletan euskararen erabilera normalizatua eta konplexurik gabekoa izan dadin. Legediak eta epaitegiek esandakoaren errepasoa egin eta bere esperientziatik hitz egin zuen.

Euskararen erabilera normalizatzeko 86/97 dekretuan finkatzen diren neurriak (hizkuntza eskakizunak, derrigortze datak, euskararen erabilera normalizatzeko planak, etab.) beharrezkoak direla uste du Begoña Garmendiak. Hala ere, administrazioak benetan euskaraz funtzionatu nahi badu, legea berraztertu beharra dagoela esan zuen.

Bestalde, aipatu zuen udalek epaitegiekin arazo larria daukatela, hainbat kasutan EAEko epaitegi nagusira bidali beharreko guztia itzuli behar izaten baitute. Azkeneko urte hauetan ari omen da hori gertatzen. Garmendiaren esanetan, "Lehen ez zen horrelakorik". Bere iritziz, itzulpen horiek egitea Justizia Administrazioaren lana izan beharko litzateke.

Udal idazkarien lana euskaraz garatu ahal izateko, egunerokoan erabiltzen dituzten lege eta araudien bertsio eguneratuak euskaraz ere izatea eskatzen zuen, hots, euskarazko legeen datu base bat eskuragarri izatea.

Partekatzea