Bihar amaituko da euskara online ikastaroetan izena emateko epea (Orekaon A berritua)
Bihar amaituko da euskara online ikastaroetan izena emateko epea (Orekaon A berritua)
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-10-13 epaiBiko trebakuntza arloa
Justizian diharduten pertsonei dago zuzenduta, bereziki, 2. HE gainditu duten honako hartzaileei:
- Kudeatzaileak, izapidegileak, laguntzaile judizialak eta auzitegiko medikuak.
- Lan-kontratuko langileak.
- Epaileak, magistratuak, bake-epaileak, fiskalak eta idazkari judizialak.
Euskarazko komunikazio eta gramatikako oinarrizko kontzeptuak lantzeko eta baliabideak erabiltzen ikasteko helburuz eskaintzen da ikastaro hau.
Izena emateko epea urriaren 14an amaituko da. Ikastaroak 45 orduko iraupena izango du, eta on-lineko eta aurrez aurreko saioak uztartuko dira ikaslearen banakako lana bultzatzeko eta parte hartzea sustatzeko.
Euskara-ikastaroei buruzko informazio gehiago behar baduzu, ikusi justiziako intraneteko liburutegia.