Dibortzioak izapidetzeko berrikuntzak
Dibortzioak izapidetzeko berrikuntzak
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-09-10 Auzia Euskaraz!
Uztailaren 23tik, Borondatezko Jurisdikzioaren 15/2015 Legea indarrean sartu zenetik, adostasunezko dibortzio eskaerak notarioaren aurrean aurkezteko aukera dago salbuespen batzuekin. Orain arte, epaitegietara jo behar izaten zen. Hori da lege horrek ekarri duen berrikuntzetako bat.
Hemendik aurrera herritarrek aukera izango dute notarioarengana edo idazkari judizialarengana jotzeko dibortzioak izapidetzeko garaian, betiere, dibortzioa adostasunezkoa bada, eta ezkontideek ez badute adingabeko seme-alabarik edo gaitasunak judizialki mugatuta dituen seme-alabarik.
Horrez gain, notarioa hautatzeko aukera ematen da: Ezkontideak elkarrekin bizi zireneko azken egoitzan zegokien notarioarengana edo bietako baten egungo egoitzari dagokion notarioarengana jo dezakete.
Dibortzio eskaria biek egin dezakete, edo batek -bestea ados egonez gero-. Eskariarekin batera hitzarmen arautzailea aurkeztu behar da, eta notarioak edo idazkari judizialak hitzarmen arauemailea baloratu beharko du. Hitzarmenak alde bietako bat edo bikotearen emantzipatutako seme-alaba adingabe zein adin nagusikoren bat kaltetuko duela uste badu, sinatzaileei horrela jakinaraziko die eta espedientea bukatutzat emango du. Kasu horretan soilik jo ahal izango da epailearengana hitzarmen arauemailearen proposamena onar dezan.
Bestalde, seme-alabek beraiei eragiten dien neurriekiko adostasuna adierazi beharko dute. Ez bada hala, ezingo dira onartu ez hitzarmena, ezta dibortzioa ere.
Azkenik, ezin aipatu gabe utzi, lege berri horrek notarioei ezkontzeko ahalmena ere ematen diela, nahiz eta hori 2017ra arte ez den indarrean sartuko.
Iturria: http://blog.justizia.net