EMAN ZEURE EUSKARA!
EMAN ZEURE EUSKARA!
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-05-11 Auzia Euskaraz!
Auzia Euskaraz proiektuaren baitan arlo juridikoko eragile euskaldunen sarea eratzen ari gara. Eragile juridiko bereko zein desberdinetako kideek elkarren berri izatea, informazioa partekatzea eta euskaraz lan egiteko tresnak (tresna informatikoak, kontsulta zerbitzua, formulario juridikoak, lexiko normalizatua.) eskuragarri jartzea da helburua.
Komunitateko kide diren eragile juridikoak:
.   epaile eta magistratuak
.   abokatu eta prokuradoreak
.   idazkari judizialak  Â
.   unibertsitatetako eragileak
.   epaitegietako funtzionarioak  Â
.   auzitegietako medikuak
.   lantalde psikosozialeko langileak  Â
.   fiskalak
Komunitateko kideak euskara emaile izango zarete. Jakin ezazu euskara emaileen datu basea www.auziaeuskaraz.eus blogean kontsultagai egongo dela.
Justizian euskaraz aritzeko prest bazaude, eman izena euskara emaileen komunitatean.
Izena emateko bi aukera:
.   Bete izena emateko web guneko formularioa
.   Abokatu edo prokuradorea bazara, izena emateko orriak aurkituko dituzu abokatu eta prokuradoreen elkargoetako bulegoetan
Euskara emaile izateagatik beheko irudian ageri den mahaigainekoa jasoko duzu, zure lanlekura gerturatzen direnei euskaraz egitera gonbidatzeko.
Eman izena eta jarriko gara zurekin harremanetan.
Eskerrik asko.
epaiBi