Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Epaitegietako idatzizko erabileran euskarak gero eta presentzia handiagoa

Epaitegietako idatzizko erabileran euskarak gero eta presentzia handiagoa

Epaitegietako idatzizko erabileran euskarak gero eta presentzia handiagoa

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-07-23 Auzia Euskaraz!

Gaur egun epaitegietatik igortzen diren dokumentu gehienak elebidunak dira. 2004tik idatzizko euskararen erabileran gorakada nabarmena izan da. Gainera, 2012tik gaztelania hutsean izapidetzen direnak gutxiago dira, bi hizkuntzetan daudenak baino. Datuak esanguratsuak dira: 2014an sortutako dokumentuen %64 bi hizkuntzetan izan ziren.

Hona hemen azken 10 urteetako dokumentuen hizkuntzaren bilakaera, ehunekotan:


    EAEko epaitegi guztietan izapidetutako dokumentuen hizkuntza (2004-2014)

2015eko dokumentu judizialen hizkuntzari dagokienez, goranzko joera mantentzen ari dela esan dezakegu. Hori erakusten digute ekainera arteko datuek.
Daturik okerrena martxoan izan zen; hots, martxoan puntu bateko jaitsiera eman ostean, hurrengo hilabeteetan aurreko maila lortu da: %66 izapidetu da elebidun.  Azken hilabeteetako datuei erreparatuta, gaztelaniazko dokumentuen kopurua ia bikoiztu egiten dute elebidunek.

Zenbaki absolutuetara ekarrita, 2015eko lehenengo seihilekoan, guztira 2.092.801 dokumentu elebidun izapidetu dira EAEn.



Partekatzea