Estatuko Gobernuak deszentralizatu egin du abokatu izateko azterketa

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-02-17 Auzia Euskaraz!
Bologna prozesuaren eraginez aldaketak gertatu ziren Zuzenbideko ikasketetan: lehenago bost urteko titulazioa zen; gaur egun, aldiz, lau urteko gradua da, eta horren ondoren, master bat eta azterketa bat egin behar izaten dute ikasleek abokatu gisa lan egiten hasi ahal izateko. Iaz egin zen azterketa hori lehen aldiz eta nahiko zalaparta sortu zen; izan ere, azterketa Madrilen eta gaztelaniaz egin zen soilik.
Azterketa euskaraz egin ezin izateak eragina izan omen zuen masterreko euskarazko taldean. Blog honetan bertan argitaratu genuen Joseba Ezeizak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, gaiari buruz zuen iritzia jasotzen duen bideo bat. EHUko irakaslearen arabera, Zuzenbideko ikasketak euskaraz egin arren, azterketa gaztelaniaz izango zela jakinda, oso ikasle gutxik aukeratu zuten masterra euskaraz egitea, eta horren ondorioz, EHUn ez zen sortu masterreko euskarazko talderik. Jon Larrea, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko euskarazko Praktika Juridikoko masterreko ikasketa buruari egin genion elkarrizketan ere gai horri buruz aritu ginen (bideoa).
Joan den astean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean abokatu izateko ezinbesteko azterketaren 2015eko deialdia. Aurtengo deialdian azterketa deszentralizatu egin da eta sei batzorde ebaluatzaile osatuko dira, horietako bat Euskal Autonomia Erkidegoan.
Bologna prozesuaren eraginez aldaketak gertatu ziren Zuzenbideko ikasketetan: lehenago bost urteko titulazioa zen; gaur egun, aldiz, lau urteko gradua da, eta horren ondoren, master bat eta azterketa bat egin behar izaten dute ikasleek abokatu gisa lan egiten hasi ahal izateko. Iaz egin zen azterketa hori lehen aldiz eta nahiko zalaparta sortu zen; izan ere, azterketa Madrilen eta gaztelaniaz egin zen soilik.
Azterketa euskaraz egin ezin izateak eragina izan omen zuen masterreko euskarazko taldean. Blog honetan bertan argitaratu genuen Joseba Ezeizak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, gaiari buruz zuen iritzia jasotzen duen bideo bat. EHUko irakaslearen arabera, Zuzenbideko ikasketak euskaraz egin arren, azterketa gaztelaniaz izango zela jakinda, oso ikasle gutxik aukeratu zuten masterra euskaraz egitea, eta horren ondorioz, EHUn ez zen sortu masterreko euskarazko talderik. Jon Larrea, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko euskarazko Praktika Juridikoko masterreko ikasketa buruari egin genion elkarrizketan ere gai horri buruz aritu ginen (bideoa).
Argi dago aurten EAEko abokatugaiek ez dutela Madrileraino joan beharko azterketa egitera; hizkuntzaren auziarekin zer gertatuko den ez dago guztiz garbi, halere. Badirudi deialdiak bide ematen duela azterketa hori euskaraz egin ahal izateko, baina oraindik Eusko Jaurlaritzak ez du adierazpenik egin horren inguruan. Beraz, aurki informazio gehiago eman ahal izatea espero dugu.