Euskara emaileen komunitatea Bergarako eta Gernikako epaitegietan

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015/07/30 Auzia Euskaraz!
Ekainean Eman zeure euskara! kanpainari ekin genion Bergarako eta Gernikako epaitegietan. Kanpainaren helburua da arlo juridikoan jarduten duten eragile guztien komunitatea sortzea, alegia, justizia arloko euskara emaileen komunitatea.
Bi hauek dira komunitatearen xede nagusiak:
.   Arlo juridikoan lan egiten duten euskaldunek elkarren berri izatea eta informazioa partekatzea
.   Horiei euskaraz lan egiteko laguntza tresnak eskaintzea (formazioa, tresnak, kontsulta zerbitzua .)
Zenbaki politak lortu genituen bi epaitegietan: 32 euskara emaile Gernikako barrutian, eta 35 Bergarakoan. Eragilekako datuei begiratuta, Gernikan 19 langileak dira, bat idazkari judiziala, 2 prokuradoreak eta 10 abokatuak; Bergaran, berriz, 22 langile ditugu, 2 idazkari judizial, epaile bat, 9 abokatu eta prokuradore bat.
Bi barruti horietan ekin diogu bideari, baina asmoa da autonomia erkidegoko barruti guztietara zabaltzea ekimena. Hartzaileak honako hauek izango dira: epaileak, idazkariak, fiskalak, abokatuak, prokuradoreak, funtzionarioak, auzitegietako medikuak, lantalde psikosozialeko langileak eta unibertsitateko eragileak. Komunitateko kide izateko baldintza bakarra izango da euskaraz jakitea.
Kanpaina egiteaz gainera, Gernikako eta Bergarako epaitegietan bi saio egin ditugu euskara emaileekin proba pilotu gisa, epaitegietako euskararen egoera aztertu eta aurrera begira zer egin adosteko. Askotariko proposamenak jaso ditugu: abokatuen euskarazko txanda ezagutaraztea; deklarazioak euskaraz egin eta jasotzeko aukerak; prozedurarik errazenen zerrenda, idazkiak euskaraz aurkeztu eta izapidetzeko urratsak egiten hasteko eta abar.
Horrenbestez, epaitegi horietan euskararen normalizazioan aurrerapausoak emateko proposamenak gure esku ditugu orain, eta konpromisoa hartu dugu barruti horietako idazkari eta epaile euskaldunekin bildu eta horiek kontrastatzeko.
Era berean, egitasmoari jarraipena ematea merezi duela uste dugu, eta bileretara etorritakoen aldetik ere iritzi bera jaso dugunez, irailean beste bilera bat egingo dugu barruti horietako euskara emaileen komunitateko kideekin.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.
Eman zure euskara!