Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Euskararen presentzia handitu egingo da BOEn

Euskararen presentzia handitu egingo da BOEn

Euskararen presentzia handitu egingo da BOEn

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-07-14 Auzia Euskaraz!

Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernu Zentralaren arteko akordio bati esker, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratutako legezko jakinarazpen ofizialak bi hizkuntzatan jarriko dituzte BOEn. Uztailaren 9an argitaratu zen akordioa EHAAn, eta horren ondorioz, BOEko eduki gehiago egongo dira euskaraz ere hemendik aurrera. Orain arte bazegoen aukera hainbat dekretu, agindu, ebazpen eta abar euskaraz irakurtzeko BOEn. 

Horrez gainera, jakinarazpen horiek balio osoa izango dute.  Izan ere, orain arte horiek BOEn argitaratu beharra zegoen jakinarazpen xedeetarako baliozkoak izan zitezen. Herritar bat non dagoen ez dakienean edo toki ezezagunean dagoenean administrazioak jakinarazpen horiek erabiltzen ditu herritar horri zerbait modu ofizialean komunikatzeko.
Partekatzea