Euskaraz sartutako demanda bat epaile euskaldunari bideratu dakioke? Banaketa-arauak
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-02-23 Auzia Euskaraz!
Batzuen iritziz, jurisdikzio batean epaitegi bat baino gehiago dagoenean epaitegi horietako batean epaile euskalduna bada, posible izango litzateke euskaraz sartzen diren auziak epaitegi horretara bideratzea. Beste batzuen ustez, ordea, banaketa arauetan aldaketa hori eginez gero, berme juridikoak urratuko lirateke.Â
Oraingoan Iñigo Lamarkari, jarduneko Arartekoari, 2014aren amaieran egin genion elkarrizketaren pasarte batekin gatoz. Banaketa arauei buruz mintzatu zaigu, izan ere, badago eztabaida bat arau horien inguruan justizia arloko eragileen artean.Â
Batzuen iritziz, jurisdikzio batean epaitegi bat baino gehiago dagoenean epaitegi horietako batean epaile euskalduna bada, posible izango litzateke euskaraz sartzen diren auziak epaitegi horretara bideratzea. Beste batzuen ustez, ordea, banaketa arauetan aldaketa hori eginez gero, berme juridikoak urratuko lirateke.Â
Hona hemen elkarrizketako aipu batzuk:
- Â "Euskararen ikuspuntutik, zergatik ez, epaile euskaldunekin zirkuitu berezi bat sortu haiei euskarazko demanda bideratzeko, baina..."
- ".garantia juridikoaren ikuspegitik zalantzak sortzen zaizkit, eta gustatuko litzaidake eztabaida horretan parte hartzea, ."
- Â ".(banaketa-arauen inguruan) neurri probisionalak hartu beharko dira, zeren eta itxaron behar baldin badugu, epaile guztiek euskaraz ikasi arte, denbora asko pasa daiteke"