Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Hizkuntzen Ginkanan parte hartzeko aukera duzu!

Hizkuntzen Ginkanan parte hartzeko aukera duzu!

Hizkuntzen Ginkanan parte hartzeko aukera duzu!

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-11-10 Auzia Euskaraz!

Euskararen Eguna hurbiltzen ari zaigu eta hura behar bezala ospatzeko Hizkuntzen Ginkana antolatu dugu epaiBi-ko kideok. 

Ginkanaren bidez aukera izango duzu munduko hizkuntzei buruz dakizuna erakusteko, bai eta etxean ditugun hizkuntzez zertxobait gehiago ikasteko ere. Eta horrez gainera, Errigorako saski  bat irabazteko aukera izango duzu, Nafarroa hegoaldeko produktu goxo-goxoez betea!Hiru aste iraungo du lehiaketak, azaroaren 10etik abenduaren 1era. Astean bi galdera bidaliko ditugu astearte eta ostegunetan, eta hurrengo galdera bidali arteko tartea izango duzue erantzuteko. Arauak zehatzago hementxe:



Animatu parte hartzera!


Lehiaketako 1. galdera:

 Munduko hizkuntzen artean, euskara zenbatgarren postuan dagoela iruditzen zaizu, hiztun kopuruari dagokionez? Munduan 7.000 miloi pertsona baino gehiago gara, eta 6.909 hizkuntza daude. 0tik 10erako rankinga egingo bagenu, 10ean txinera legokeela kontuan hartuta, hau da, munduan gehien hitz egiten den hizkuntza, eta 0an, berriz, hiztun  bakarreko hizkuntzak, non legoke euskara?






Erantzun hemenklik eginda

------------------------------------------
 ZER DA ERRIGORA? Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta "euskara ofiziala ez den zonaldean" eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
HELBURUAK:
              1. Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea,  urrunekoen ordez bertokoak                          kontsumitu ditzagun.              

              2. Nafarroa hegoaldean "euskara ofiziala ez den zonaldeko" euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea.              
              3. Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza. "betiko" lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea, lan molde                         honen beharra eta indarra goraipatuz.

Partekatzea