Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Joseba Belaustegiren hitzaldia (Udaltop topaketak)

Joseba Belaustegiren hitzaldia (Udaltop topaketak)

Joseba Belaustegiren hitzaldia (Udaltop topaketak)

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-05-22 Auzia Euskaraz!


Pasa den apirilaren 29 eta 30ean Udaltop topaketak, udaletako euskara zerbitzuen topaketak, izan ziren Lasarte-Orian. Urtero antolatzen dira topaketa horiek eta euskara zerbitzuen esperientziak trukatu, hobetzeko bideez hausnartu eta elkarlanean urratsak emateko elkargunea izaten da. Landu zituzten gaietako batzuk interesgarriak dira gure proiekturako, horien aukeraketa bat egin dugu eta astero blogaren bidez bat zabalduko dugu. Gaur Joseba Belaustegiren, Pasaiako Udaleko zerbitzu juridikoko letraduaren, hitzaldia ekarri dugu.


Joseba Belaustegiren hitzaldia

Joseba Belaustegi pasaiarra Zuzenbide ikasketak amaitu eta denbora gutxira hasi zen Pasaiako Udalan lanean, 1996an, hain zuzen. Udalean lanean emandako urte horietatik 16 idazkari gisa egin zituen eta 2015 hasieratik Udaleko zerbitzu juridikoetako letradua da. Auzia Euskaraz ekimenean parte hartzen du. Jarraian hitzaldian esandako batzuk:


Legea estatuaren indar bezala irudikatzen dugu gure barruan, estatuko botereen arabera zer egin dezakegun edo ez zehazten duena zehazten duena. Urkixok ordezkatzen ditu balore batzuk eta balore horiek sustratoan daude (ez legean), estatuaren oinarrian. Eta horrek, eta ez legeak, baldintzatzen ditu gizartearen egoera, legearen interpretazioa, egoera politikoa, hizkuntza eskubideak..


Hizkuntza eskubideak gure menpeko egoera horretatik ulertzen ditugu. Konstituzioko 3. artikuluak ez du esaten euskara jakitea ez denik derrigorrezkoa. Artikulu horrek dio euskara, gaztelaniarekin batera, ofiziala dela  bere lurraldean, eta horrenbestez, interpretatu beharko genuke euskara jakiteko betebeharra eta erabiltzeko eskubidea dugula. Konstituzioak beste hau ere badio: "Espainiako hizkuntza aniztasuna aberastasuna eta ondare kultural hori errespetatu eta babestu egin behar da".

Diskriminazioa legalki existitzen da soilik norabide batean: hizkuntza menperatzailea menderatuarekiko. Ez alderantziz. Beraz, euskara lehenestea legalki ez da diskriminazioa. Hori Europako Hizkuntza Gutxituen Itunean dago jasota. Dokumentu horrek izaera legala du, izan ere, 2001ean Espainiako Estatutan berretsi egin zuen eta Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen. Dena den, ez da betetzen.

Legea gure alde daukagu, izan ere, legea ezin da euskararen aurka joan, hori genozidio kulturala litzatekeelako. Beraz, legea euskararen alde irakurri behar da. Izan gaitezen konstituzionalista eta babestu dezagun euskara.

10/1982 Legeak, Euskararen Legeak, dio herritar guztiek dutela eskubidea euskara edo gaztelania erabiltzeko. Baina udaletako langileak ez dira herritar hutsak, langileek lotura berezia dute administrazioarekin, menpekotasuneko lotura bat daukate eta haiek behartu daitezke euskara jakin eta erabiltzera.

Lege espainiarrak hobeto babesten du euskara EAEko edo Nafarroako legeak baino. Legea aldatu beharko genuke, izan ere, hori ez da normala. 10/1982 legeak eredu elebiduna ezarri nahi du.
30/92 Legeak, Prozedura administratibo Amankomunari buruzkoak, zehazten du noiz itzuli behar diren espedienteak gaztelaniara: horren ondorioek hizkuntza hori ofiziala ez den erkidego batean izan behar badute eragina, beraz, onartzen du espediente osoak euskara egotea.

10/82 Legeko 8.2. artikulua euskararen kontrakoa da, eta honela dio: Jakinarazpenak bi hizkuntzatan egin behar dira beti, salbu herritar batek espresuki adierazten duenean hizkuntza bakarrean jaso nahi duela. Artikulu hori ordenamendu juridiko osoaren barruan interpretatu behar da (zein da Legearen helburua? Euskara babestea); euskararen alde interpretatu behar da.

Udalaren eta enpresen arteko harremanetan euskara eskatu daiteke. Pleguetan eta kontratuan baldintzak ezarri behar dira eta hura ez betetzeak ekarriko dituen isunak ere bai. Argitaratu beharreko dokumentuek elebidun joan behar dute, besteek ez. Ez dezagun udal baten hizkuntza politika osoa zalantzan jarri laborategiko kasuistiketan oinarriturik, adibidez, norbaitek noizbait jakinarazpen bat euskara hutsez jaso duelako kexa bat jasotzearen beldurrez.

Iturria UdalTop

Partekatzea