Justiziako itzultzaileei eskaerak egiteko sistema berria

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-02-05 Auzia Euskaraz!
Herritarrek justiziarekin dituzten harremanetan haien hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko, bederatzi langileko itzultzaile taldea dago EAEko epaitegietan. Euskaraz aurkezten diren demanda zein salaketak itzultzen dituzte eta herritarrek euskaraz deklaratu nahi dutenean interpretazio lanak egiten dituzte.
Itzulpen lanari dagokionez, urtarrilaren 23tik martxan dago justiziako itzultzaile zerbitzuari eskaerak egiteko sistema berria. Lehen ofizio bidez heltzen zitzaizkien epaitegietatik itzulpen eskaerak, eta orain, aldiz, langileek espedienteak izapidetzeko erabiltzen duten aplikaziotik (JustiziaBat) zuzenean on line jasotzen dituzte. Itzultzaile zerbitzua epaitegiekin informatikoki konektatuta egoteak ekarriko du funtzionamendua arintzea eta horrela itzulpenak azkarrago izatea. Sistema oraindik berria denez egunean-egunean hobetzen ari dela esan beharra dago.
Euskara hutsean egindako agerraldi, deklarazioak eta froga gisa aurkeztutako bideoak ere on line bidali ahal izango direla itzultzailearengana. Eta jakina, presazko kasuetan telefonoaren sistemak, eta e-mailarenak ere beren funtzioa betetzen jarraitzen dute. Itzulpen eskaera horiek nola egin azaltzen duen gida erraz bat eta beste osatuago bat sortu dira langileentza.