Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

JustiziaSIP urtarriletik aurrera ezarriko da EAEn

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-12-15 Auzia Euskaraz!

JustiziaSIP profesionalei zuzendutako web ataria da, eta aukera ematen die EAEko organo judizialetako auzien egoera kontsultatzeko denbora errealean. Zerbitzua plataforma seguru batean dago, eta balio du operadore juridikoen eta organo judizialen artean informazioa modu seguruan trukatzeko.

Zein abantaila ditu zerbitzuak?

Beste batzuen artean, abokatuek aukera izango dute izapidetze prozesuan dauden auziei buruzko datu guztiak eguneratuta jasotzeko bulegotik edo interneterako konexioa duen edozein lekutatik. 

Era horretan, bitarteko telematikoen erabilera bultzatzen da, bai eta epaitegietara joan beharra ekidin eta organo judizialekin elkarrekintza positiboa sustatu ere. Informazio judiziala eskuragarri egoteaz gain, ziurtagiri elektronikoari esker beste zerbitzu batzuk ere eskuratu daitezke:

Jakinarazpenak 

Bulego judizialetatik igorritako jakinarazpenak jasoko dira, eta jaso izanaren agirien bitartez geldituko dira jasota. 

Idazkiak aurkeztea 

Hasiera emateko edo izapidetzeko idazkiak aurkezteko aukera ematen du. Jaso izanaren agiriak sortuko dira, eta abokatuek jakingo dute noiz sartu diren bulego judizialean. 


Zer-nolako zerbitzuak eskaintzen ditu JustiziaSIP-ek? 

Arestian azaldutakoez gain, JustiziaSIP-ek hurrengoak ere eskaintzen ditu: 

.  Dekanotzaren banaketak: datak, motak, organoak...
.  Izapidetze-prozesuan dauden auziak: faseak, parte-hartzaileak, aurkeztutako idazkiak,      jakinarazpenak...
.   Ikustaldiak eta egunen izendatzea: ordutegiak, aretoak, deitutako pertsonen zerrendak.
.   Beste barruti judizialetako datuak
.   Ordezkapenak kudeatzeko aukera

Justizian parte hartzen duten eragile guztiak sisteman integratzen doazen heinean, JustiziaSip-eko edukiak gehitzen joango dira, eta horien kalitatea hobetu egingo da. 

Sistemak nire datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen al ditu?

Jakina. Profesional bakoitzak ikusi ahalko du soil-soilik bere bezeroa parte-hartzaile gisa ageri den auzietako informazioa, ziurtagiri digitalaren bitartez. Hortaz, eduki hori ezin izango du beste inork ikusi. 

Proiektuak hurrengo araudiak ditu oinarri: Sinadura Elektronikoaren 18/2011 Legea; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 910/2014 Erregelamendua; Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoaren, uztailaren 1ekoaren,  230. artikulua; Prozedura Zibilaren Legea aldatzen duen 42/2015 Legea, 19/2015 Legea, eta Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzko Legea. Horien testuetan, komunikazio telematikoei buruzko xedapenak daude jasota.

Ekarriko dituen onurak


.   Prozedurak arintzea
.   Bulego judizialetarako joan-etorriak ahalik eta gehien txikitzea
.   Auzi bakoitzean emandako denbora "ez-produktiboa" murriztea
.   Epeak betetzea bermaturik dago, bidalketa epe barruan eginez gero
.   Bidalketa segurua. Sinatua
.   Jaso izana egiaztatzea
.   Alderdien arteko komunikazio automatikoa
. Profesionalak modu aktiboan inplikatzea auzi judizialen izapidetzean eta kudeaketan

Partekatzea