Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Katalanezko epaien kopurua handitzeko hizkuntzen erabilera nola arautu eztabaidatu dute abokatuek

Katalanezko epaien kopurua handitzeko hizkuntzen erabilera nola arautu eztabaidatu dute abokatuek

Katalanezko epaien kopurua handitzeko hizkuntzen erabilera nola arautu eztabaidatu dute abokatuek

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-11-27 Auzia Euskaraz!

  • 2014an, Katalunian emandako epaien % 12,2 soilik zeuden katalanez; gaztelaniazkoak % 87,8 izan ziren

2014an, katalanez emandako epaien batez bestekoa % 12,2 izan zen. Datuak eskualdeka aztertuz gero, Girona (% 35,2) dago rankinaren gorenean, eta jarraian datoz Lleida (% 25), Bartzelona (% 12,4 eskualdeak eta % 8,7 Bartzelona hiria) eta Tarragona (% 2 Tarragona eta % 2,2 Ebroko lurrak). Lurraldeen artean aniztasuna dago, beraz. Dena den, esan beharra dago Katalunian justizia arloan katalanaren erabilerak beherantz egiten jarraitzen duela: 2013an, katalanez emandako epaiak % 12,4 ziren; 2014an, % 12,2.


Datu absolutuei begiratuz gero, Katalunian emandako 248.149 epaietatik, soilik 30.354 eman ziren katalanez. Eta zifra hori etengabeko gainbeheran doa 2004tik; urte hartan jaso zen inoizko daturik onena: % 20.

Nola arautu beharko genuke etorkizunean hizkuntzen erabilera justizia alorrean, joera horri buelta emateko? Hori izan da gai nagusia Justizian Katalanak duen Erabilerari buruzko VI. Jardunaldian. "Etorkizuneko justizia Katalunian: erabilera hizkuntza" izenburupean abenduaren 20an egin zuten jardunaldia Reus-eko Abokatuen Elkargoan.

Egitasmoa Kataluniako Abokatuen Elkargoak antolatu du, eta abokatuen artean katalanaren erabilera sustatzeko planak, Kataluniako Generatitatearekin sinatutakoak, hartzen du barne.

Kataluniako Abokatuen Batzordeko presidenteak nabarmendu zuen alde handia dagoela "gizarte egintzaren eta egintza judizialaren" artean; izan ere, gizartean katalanaren erabilera normalizatuz badoa ere, ez da gauza bera gertatzen ari eremu juridikoan. "Administrazio publikoetatik, polizia kidegoetatik edo partikularrengandik datozen prozedura judizialak abiarazten dituzten dokumentu gehienak katalanez dauden arren, eremu juridikora pasatzean, gaztelaniaz izapidetzen dira" azaldu zuen Kataluniako Abokatuen Batzordeko presidenteak; eta gaineratu zuen, bere ustez, hizkuntzen erabilera arauak aldatu nahi badira, aldaketa horrek ekarri beharko lukeela katalana jakitea "betebeharra" izatea Kataluniako Justizia Administrazioan jarduteko, ez soilik "meritua". "Gaurko jardunaldia berezia da, izan ere, eskenatoki politiko berri baten atarian gaude Katalunian eta Espainian. Eta eskenatoki hori nolakoa izango den ez dakigun arren, ezin dugu aukera galdu Justiziaren eremuan hizkuntzen erabilera modu eraginkorrean arautzeko, katalana epaitegietan behin betikoz normalizatze aldera" esan zuen Pié-k; eta gaineratu zuen "gaurko egunean, Franco hil zela 20 urte iragan direnean, katalanez emandako epaien kopurua hain txikia izateak pentsarazten digu zerbait aldatu beharrean gaudela".


Pere Lluís Huguet Reus-eko Abokatuen Elkargoko dekanoak azpimarratu zuen zer-nolako ahalegina ari diren egiten abokatuen elkargo guztiak abokatuek gehiago erabil dezaten katalana: "Reus-eko Abokatuen Elkargokook auzitegietan katalana ohiko hizkuntza izan dadin ahal dugun guztia egiten jarraituko dugu".

 Iturria: www.cicac.cat

Partekatzea