Legezkoa da udalek aktak euskaraz bidaltzea

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015/11/04 Auzia Euskaraz!
Euskaraz soilik egonda, ordezkaritzak ez jasotzat eman zituzten dokumentuak, eta horregatik, auzitegietara jo zuen Estatuko Abokatutzak, Carlos Urkijo Espainiako gobernu ordezkariaren izenean. Aurtengo martxoan, Donostiako Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko epaitegiak arrazoia eman zion Irurako Udalari. Horren ondoren, errekurtsoa jarri zion epai horri Urkijok, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira (JAN) iritsi zen kontua.
Joan den astean, azken organo horrek Irurako Udalaren aldeko epaia plazaratu du. EAEn euskara ofiziala izanik, administrazio publikoek hura ulertzeko gaitasuna izan behar dutela dio epaiak, eta horren ondorioz, atzera bota du ordezkaritzak jarritako errekurtsoa. Epaia irmoa izanik, ezin zaio errekurtsorik jarri, eta horrez gainera, jurisprudentzia aurrekaria sortzen du. Auziak sortutako gastuak ordezkaritzak ordaindu beharko ditu.
JANen epaia garrantzitsua da, izan ere, gai horri buruz orain arte emandako epai guztiak ez dira bat etorri. Bilboko Lurralde Auzitegiak ez dio zilegitasunik aitortu aktak euskaraz igortzeari; Donostiakoak, ostera, bai.
JANaren azken epai horrek eragina izango du, beraz, beste hainbat auzibidetan, kontuan hartu behar baita Urkijok errekurtsoa jarri ziela euskarazko akten aldeko epai guztiei, hots, Irurako Udalaren epaiari ez ezik, Alegiako, Amezketako, Gaintzako, Aramako, Bergarako eta Elgetako udalen aldeko epaiei.
Carlos Urkijok, Espainiako Gobernu ordezkariak, auzitara eraman zituen hainbat udalen aurrekontuak aurreko legealdian, besteak beste, Udalbitzarentzat diru partidak jasotzen zirelako aurrekontu horietan. Auzibidean jarritako udal horietako bat Irurakoa izan zen, eta gatazka hori zela medio, Espainiako Gobernu Ordezkaritzak informazioa eta dokumentazioa eskatu zion. Irurako udalerria UEMAko kide izanik, udaletxean euskara hutsean egiten dute lan; horrenbestez, eskatutako informazioa euskaraz bidali zuten ordezkaritzara.