Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Lehen epai judiziala aimara hizkuntzan, Perun

Lehen epai judiziala aimara hizkuntzan, Perun

Lehen epai judiziala aimara hizkuntzan, Perun

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-04-15 Auzia Euskaraz!

Epaile batek aimaraz idatzitako lehenengo epaiak Peruko sistema judizialean jauzi garrantzitsua suposatu du. Martxoaren 13an argitaratu zen epaia, hizkuntza indigena hau ofiziala denetik 40 urtera.

1975etik gaztelania, quechua eta aimara hizkuntza ofizialak dira Peruko Errepublikan. Hala ere, 40 urte pasatu behar izan dira quechua edo aimaraz epai judizial bat ikusteko. Epai hori idatzi duen epaileak gaineratu du, garrantzitsua zela norbaitek urrats hori ematea.

Halere, esan beharra dago Peruko komunitateetan jarduten duten bake epaile askok, quechua hizkuntza erabiltzen dutela beraien lanean. Peruko epaitegi bateko epaile dekanoak dioen bezala, langile publikoen betebeharra da hizkuntza gutxituetako hiztunak beraien hizkuntzan hartzea, horiek ere hizkuntza ofizialak baitira, gaztelaniaren maila berean. Eta hala jasotzen da Peruko konstituzioaren 48.artikuluan.



Aimarazko lehenengo epaia eman aurreko ikustaldiaren irudia
Partekatzea