Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Nola ikusten dute abokatuek beraien lanbidea? Eta Justizia Administrazioa?

Nola ikusten dute abokatuek beraien lanbidea? Eta Justizia Administrazioa?

Nola ikusten dute abokatuek beraien lanbidea? Eta Justizia Administrazioa?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-09-03 Auzia Euskaraz!

Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak lanbidearen eta Justiziaren gaineko txostena kaleratu berri du. EAEko zein estatuko abokatuen iritzia jasotzeko inkesta batetik ateratako ondorioak laburbiltzen ditu txostenak, eta bertatik informazio interesgarria atera daiteke lanbidearen egoerari, elkargoen antolaketari, Justizia Administrazioko egoerari, ustelkeriari eta tasa judizialei buruz.

Artikulu honetan EAEko abokatuen erantzunen datuak emango ditugu. Dena den, txostenaren arabera, gure erkidegoko elkargokideen eta estatukoen iritziak, jarrerak eta balorazioak oso antzekoak izan dira. 



Datu esanguratsu batzuk atera ditugu txosteneko ondorioetatik. Abokatutzaren inguruan.
  • Oro har, abokatutzaren gaur egungo egoera txarra edo oso txarra da % 45entzat. % 38k uste dute azken 20 urteetan egoerak ez duela hobera egin. Gehiengo zabalarentzat (% 73) orain dela urte batzuk baino zailagoa da egun lanbide horretatik bizitzea.
  • % 62 ez daude ofiziozko txandan, ezta doako justiziako zerrendan ere.
  • Gehienek (% 78) uste dute egun elkargoek erakunde baliagarri izaten jarraitzen dutela lanbidearentzat, hura ordezkatzen dutela eta zerbitzu garrantzitsuak eskaintzen dituztela abokatutzaren funtzionamendua hobetzeko.
  • Ia denek (% 95) garrantzitsutzat jotzen dituzte komunikaziorako teknologia berriak. Eta % 69k uste dute elkargoa baliabide nahikoa erabiltzen ari dela elkargokideen artean teknologia berriak sustatu eta modernizatzeko.

Bestalde, Justizia Administrazioko funtzionamenduari buruz galdetuta, gehienek gaizki funtzionatzen duela uste dute. Horren harira, % 42k baieztatu dute azken urteetan Justizia Administrazioaren egoera okertu egin dela; %21ek soilik uste dute egoerak hobera egin duela.

Ia denek uste dute (% 91) Justiziaren errendimendua aztertzeko, ebaluazio inpartzialak egin beharko liratekeela, Estatuko beste edozein erakunderekin egiten den bezala. Gainera, abokatu gehienek uste dute (% 96) gobernuek, oro har, interes handiagoa agertzen dutela Justiziaren funtzionamendua kontrolatu eta horrengan eragiteko, hura hobetu, modernizatu eta eraginkorrago bihurtzeko baino. Ildo beretik, gehiengoak uste du (% 92) alderdi politikoek Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra kontrolatzeko egiten duten saiakerek zaildu egiten dutela organo horren funtzionamendua.

Ez dira nolanahiko baieztapenak goian jasotako horiek; eta, zuri, zer iruditzen zaizkizu aipatutakoak? Zertan ez zatoz bat?

Azkenik, interesik izanez gero, jakin ezazue txosten osoa esteka honetan kontsulta daitekeela.
Partekatzea