Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Orekaon C ikastaroa hastear

Orekaon C ikastaroa hastear

Orekaon C ikastaroa hastear

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-04-20 Auzia Euskaraz!

Orekaon A eta B moduluen ondoren, hirugarren modulua, Orekaon C, prest dago dagoeneko. Justiziako langileentzako ikastaroak dira Orekaon ikastaroak eta C moduluaren izen ematea zabalik dago apirilaren 29ra arte. Oro har, eguneroko lanean erabiltzen diren euskarazko hainbat komunikazio eta gramatika kontzeptu landu eta idazten hastea da Orekaon ikastaroen helburu orokorra.

Aurreko bietan bezalaxe, kidego anitzetako langileek har dezakete parte ikastaroan, hala nola, epaileek, idazkari judizialek, fiskalek, laguntzaile judizialek, izapidegileek eta kudeatzaileek. Orekaon ikastaroak batez ere 2. Hizkuntza Eskakizuna dutenei eskaintzen zaizkie, nahiz eta maila horretatik aurrerakoei ere parte hartzeko aukera ematen zaien, hala nola 3. eta 4. HE dutenei.

50 orduko ikastaroak izaten dira, eta datorrenak maiatzaren 6tik ekainaren 17a arte iraungo du. Aurrez aurreko bi saio jasoko dituzte ikasleek; gainerako orduak on-line izango dira.


Informazio gehiago Justiziako intranetean, "Liburutegia: 2014-2015 Ikastaroen deialdiak" atalean.
Partekatzea