Patxi Baztarrika: "Europako Kontseiluak berak esaten du lege aldaketa bat egin behar dela"
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-02-03 Auzia Euskaraz!
Hizkuntza Politikarako sailburuordeari, Patxi Baztarrikari, azaroan egindako elkarrizketaren beste pasarte bat ekarri nahi dugu oraingoan blogera. Sailburuordeak, besteak beste, Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko egindako lana baloratu zuen. Hemen esandako batzuk:
- "Bistakoa da ez gaudela geldi, aurrera goazela, baina ez dugu egin nahi eta behar genukeen adina aurrera"
- "Europako Kontseiluak berak esaten du lege aldaketa bat egin behar dela euskaraz jakingo duten idazkariak, fiskalak, epaileak eta abar bermatzeko"
- "Espainiako administrazioari dagokionez, jarrera aldaketa bat nahitaezkoa da"