Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Poziktibity proiektuaren 2015. urteko bigarren bideoa: "Iraila #poziktibity da"

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2015-09-16 Auzia Euskaraz!

"Iraila #poziktibity da" izeneko bideoarekin, erronkei aurre egin eta ilusioak martxan jartzeko garaia dela aldarrikatu, eta jendea euskara ikastera animatu nahi dute. Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, eta Aitor Elizegik, Bascook jatetxeko sukaldariak, Poziktibity proiektuaren 2015. urteko bigarren bideoa aurkeztu zuten aurreko astean Bilbon.



Urtebeteko ibilbidea egin du dagoeneko 'Poziktibity' proiektuak  eta euskararen erabilera sustatzea du helburu.  Sustatzaileen arabera, "kontzeptu edo ideia soil bat baino gehiago bizitza ulertzeko eta gozatzeko modu bat da Poziktibity. Urtebete honetan maiz errepikatu da Poziktibity kontzeptu bizia dela. Eta bizirik dagoena moldatu, aldatu, garatu egiten da". 

Aurkezpenean esan zuten bezala, iaz pertsona ospetsuen laguntza izan zuten Poziktibity-ren energia hori transmititzeko: bideoetan pertsona ezagunak parte hartu zuten. Aurten ere ondoan izango dira Poziktibity-ren balioak islatzen dituzten pertsona garrantzitsuak, baina egunerokotasuneko une soil eta arruntetan oinarrituko da, izan ere, bideoetako protagonistak pertsona anonimoak izango dira. Aurten, Poziktibity-k ohikotasunarekin zerikusia duten kontzeptuak landuko dituela azaldu dute.

Iraila ilusioen hilabetea da, erronka berrien hilabetea, murgildu zaitez euskararen itsasoan.
Partekatzea