Zer hizkuntza eskubide dituzu epaitegietan?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-04-27 Auzia Euskaraz!
EAEko epaitegi eta auzitegi guztietan erabili ahal dute herritarrek euskara. Horrez gainera, herritar orok ofiziozko abokatu euskalduna izateko eskubidea du; horretarako, lurraldeetako abokatuen elkargoetan euskarazko txanda delakoak dituzte.
Epaitegietan idatzizko dokumentuak aurkeztea
Autonomia-erkidego bateko hizkuntza ofizialean aurkezten diren dokumentuek, gaztelaniara itzuli beharrik gabe, balio eta eraginkortasun osoa dute lurralde horretako epaitegi zein auzitegietan. Eta beraz, herritarrek eskubidea dute orotariko dokumentazioa euskaraz aurkezteko euskararen ofizialtasun-eremuko epaitegi eta auzitegietan. Itzulpena beharrezko denean epaileek ofizioz agintzen dute kasuan kasuko agiriak itzultzera bidaltzeko.
Aurkeztutako agiriek EAEren hizkuntza-esparrutik kanpo ondoriorik izan behar badute, botere publikoek bideratuko dute itzulpena ofizioz eta horrek ez du ekarriko gastu gehigarririk prozesuko partaideentzat. Horrez gainera, Legeek hala xedatzen dutenean edo alderdi batek defentsa-gabezia alegatzen duenean ere itzultzera bidaliko dira dokumentuak. Itzulpen horiek ez dute arrazoi gabeko atzerapenik sortuko.
Gaztelania ez beste hizkuntzetan idatzitako dokumentuei dagokienez, araudia desberdina da jarduketa judizialak gauzatzen diren lurraldearen arabera; izan ere, prozedura gauzatzen den lurraldean hizkuntza bat ez bada ofiziala, itzulpena erantsi beharko zaie beti idatzizko dokumentuei, eta kasu horretan, itzulpena "modu pribatuan egin ahal izango da". Beraz, EAEtik eta Nafarroako Foru Erkidegotik kanpoko epaitegi edo auzitegietan dokumentuak euskaraz aurkeztuz gero, gaztelaniarako itzulpena (edo erkidego horretako beste hizkuntza ofizialean egindako itzulpena) erantsi beharko zaie; administrazio publikoak ez du itzulpenaren gastua bere gain hartzeko betebeharrik.
Ahozko jarduna epaitegietan
Euskara ofiziala den lurralde guztietako epaitegietan eta auzitegietan egiten diren epaiketetan erabili ahal da euskara ahoz zein idatziz, hau da: EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan. Ahozko jarduketetan, euskara erabiltzeko eskubidea interprete baten parte-hartzearekin bermatzen da partaide guztiek euskaraz ez dakitenean.
Bestalde, zitazioak egiten zaizkienean herritarrei epaitegira joateko, zitazioa egiteko garaian, galdetu egiten zaie zein hizkuntzatan egin nahi duten agerraldia. Modu horretan, herritarra epaitegira joaten denean, beharra egongo balitz, interprete zerbitzua prest izango da.
Gastuak
Euskaraz sortutako ahozko jarduketak eta idatziak gaztelaniara itzultzeak, euskararen ofizialtasun-eremuan, ez dio ekarriko inolako gastu gehigarririk horretarako hautua egin duen herritarrari.
Iturria: http://www.justizia.net/euskara-justizian/ohiko-galderak