Zuzenbide-arloko terminologiaz zer berri?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2015-09-25 Auzia Euskaraz!
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (1998) Terminologia-lanaren plangintza egitea agintzen zuen, besteak beste. Hori betetze aldera, bi ekimen garrantzitsu jarri ziren martxan: batetik, 2001ean, EUSKALTERM sortu zen, Euskal Terminologia Banku Publikoa, UZEIk aurrez egindako lanean oinarrituta, eta, bestetik, 2002an, Terminologia Batzordea eratu zen, Euskararen Aholku Batzordearen barruan.
Terminologia-lanaren plangintzaren helburua, urte batzuetan behinik behin, jakintza-eremu gehienetako oinarrizko terminologia finkatzea, onartzea eta gomendatzea da.
Plangintza onartu eta gero, ikusirik arlo sozio-ekonomikoan hutsune handia zegoela, Terminologia Batzordeak hainbat hiztegi onartu zuen. Hiztegi horiek eta orain arte Terminologia Batzordeak onartutakoak hemen daude.
Ordutik, jakintza-arloetako hiztegi ugari egin, eta eskuragarri jarri dira. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta IVAPek finantzatzen dituzten hiztegi horien lehenengo bertsioa UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak egiten ditu. eta Ondoren, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hiztegi bakoitzean aztergai den jakintza-arloko adituez eta hizkuntzalariez osatutako batzorde teknikoak antolatzen ditu jasotako hiztegiak aztertzeko eta, azkenik, Terminologia Batzordeak onartzen ditu hiztegiok.
Lanaren zabalkundea
Hiztegiak egiteaz gain, horien zabalkundeari ere garrantzia ematen zaio, eta hainbat bidetatik egiten du lan hori Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak; batetik, guztion eskura jartzen ditu Euskalterm Terminologia Banku Publikoaren bidez, eta, bestetik, argitaratu egiten ditu paperezko formatuan. Gainera, Interneten, PDF formatuan jartzen ditu, nahi duenak formatu horretan har ditzan. Argitaratutako hiztegien zabalkunde orokorra egiten du (liburutegi publikoak.) eta, horrez gainera, kasuan kasuko jakintza arloko kolektiboan ere banaketa espezifikoa egiten du. Azkenik, liburu-dendetan erosteko aukera ere izaten da.
Zuzenbide-arloko hiztegiak
2012an, Administrazioarekiko Auzien Hiztegia argitaratu zen, eta zabalkunde osoa eman zaio dagoeneko -epaiBiko kideon esku 150 ale jarri ziren, eta guk banaketa egin genuen abokatu eta prokuradoreen elkargoetan eta administrazioarekiko auzien epaitegietan-. Prozedura Kriminalaren Hiztegia eta Zigor-arloaren eta Espetxe-zaintzaren Hiztegia 2015ean onartu dira eta Euskaltermen daude kontstultagai. Aurki liburuxka inprimatu eta zabalkundea ematea da asmoa.
Bestalde, Lan-arloko Prozeduraren Hiztegia eginda dago eta 2016an sartuko da normalizazio-prozesuan. 2016rako ere, Zuzenbide-arloarekin loturiko beste lau hiztegi egitea aurreikusita dago: Zigor-arloko delitu-falten Hiztegia, Bake-epaitegien Hiztegia, Oinordetza Zuzenbidearen Hiztegia eta Hirigintza Zuzenbidearen Hiztegia. Eta, horiez gainera, lan-jardun juridikoarekin zeharka zerikusia duten beste batzuek ere ikusiko dute argia datozen urteotan; 2014-2015-2016 aldirako plangintza hemen daukazue.
Eta e-Toolbarrean zer?
Terminologia-arloko lan hori guztia ezinbestekoa da euskararen normalizazioan aurrera egiteko; izan ere, terminologia osatu, bateratu eta zabaltzeko balio du. Guk, Auzia Euskaraz proiektuko kideok, bat egiten dugu erabat helburuarekin, eta horregatik hiztegi horiek e-Toolbarrean integratzeko lanean ari gara une hauetan.
Terminologia-arloa hartuko dugu gaur ardatz, eta eremu horretan egiten ari den lanaren berri ematen saiatuko gara artikulu honetan. Izan ere, eginda dagoen lana zabaldu nahiko genuke, eta horrez gainera jakinarazi zuzenbide arloarekin loturiko hainbat hiztegi izango ditugula aurki eskura.
Terminologia-lanen hastapenak.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (1998) Terminologia-lanaren plangintza egitea agintzen zuen, besteak beste. Hori betetze aldera, bi ekimen garrantzitsu jarri ziren martxan: batetik, 2001ean, EUSKALTERM sortu zen, Euskal Terminologia Banku Publikoa, UZEIk aurrez egindako lanean oinarrituta, eta, bestetik, 2002an, Terminologia Batzordea eratu zen, Euskararen Aholku Batzordearen barruan.
Terminologia-lanaren plangintzaren helburua, urte batzuetan behinik behin, jakintza-eremu gehienetako oinarrizko terminologia finkatzea, onartzea eta gomendatzea da.
Plangintza onartu eta gero, ikusirik arlo sozio-ekonomikoan hutsune handia zegoela, Terminologia Batzordeak hainbat hiztegi onartu zuen. Hiztegi horiek eta orain arte Terminologia Batzordeak onartutakoak hemen daude.
Ordutik, jakintza-arloetako hiztegi ugari egin, eta eskuragarri jarri dira. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta IVAPek finantzatzen dituzten hiztegi horien lehenengo bertsioa UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak egiten ditu. eta Ondoren, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hiztegi bakoitzean aztergai den jakintza-arloko adituez eta hizkuntzalariez osatutako batzorde teknikoak antolatzen ditu jasotako hiztegiak aztertzeko eta, azkenik, Terminologia Batzordeak onartzen ditu hiztegiok.
Lanaren zabalkundea
Hiztegiak egiteaz gain, horien zabalkundeari ere garrantzia ematen zaio, eta hainbat bidetatik egiten du lan hori Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak; batetik, guztion eskura jartzen ditu Euskalterm Terminologia Banku Publikoaren bidez, eta, bestetik, argitaratu egiten ditu paperezko formatuan. Gainera, Interneten, PDF formatuan jartzen ditu, nahi duenak formatu horretan har ditzan. Argitaratutako hiztegien zabalkunde orokorra egiten du (liburutegi publikoak.) eta, horrez gainera, kasuan kasuko jakintza arloko kolektiboan ere banaketa espezifikoa egiten du. Azkenik, liburu-dendetan erosteko aukera ere izaten da.
Zuzenbide-arloko hiztegiak
2012an, Administrazioarekiko Auzien Hiztegia argitaratu zen, eta zabalkunde osoa eman zaio dagoeneko -epaiBiko kideon esku 150 ale jarri ziren, eta guk banaketa egin genuen abokatu eta prokuradoreen elkargoetan eta administrazioarekiko auzien epaitegietan-. Prozedura Kriminalaren Hiztegia eta Zigor-arloaren eta Espetxe-zaintzaren Hiztegia 2015ean onartu dira eta Euskaltermen daude kontstultagai. Aurki liburuxka inprimatu eta zabalkundea ematea da asmoa.
Horiez gainera, beste bi hiztegi eginda eta onartuta daude, hauexek: Lan-arloko Prozeduraren Hiztegia, Erregistro Zibilaren Hiztegia eta Prozedura Zibilaren Hiztegia. Horiei ere zabalkunde bera emango zaie.