Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

2017an Familia Elkargune berria abian jarriko da Bilbon, haustura gatazkatsuetan adingabeen ongizatea ziurtatzeko

2017an Familia Elkargune berria abian jarriko da Bilbon, haustura gatazkatsuetan adingabeen ongizatea ziurtatzeko

2017an Familia Elkargune berria abian jarriko da Bilbon, haustura gatazkatsuetan adingabeen ongizatea ziurtatzeko

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-07-27 Auzia Euskaraz!


Uribarrin zeuden instalazioak ordezkatuko ditu Santutxun irekiko duten 400 metro koadroko elkarguneak, eta segurtasun eta bideozaintza sistema berrienez hornituta egongo da.

Pasa den astean izan ziren Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Ana Agirre Justizia sailuburuordea eta Manuel Valín Justizia zuzendaria, besteak beste, instalazioak bisitatzen.

Eusko Jaurlaritzak jartzen ditu eskuragarri familia-elkargune horiek, eta erabiltzen dira kontrolpeko trukeak eta/edo bisitak egiteko adingabeen eta euren guraso edo tutoreen artean, epailearen agindua tarteko.

Espazio horiek doan erabiltzen dira eta disziplina anitzeko talde psikosozialek egiten dute lan bertan. Familia-nukleoa adostasunik gabe, gatazkaz, tratu txarrez eta abarrez hausten denean, horrelako lekuek  segurtasun-berme handiak ematen dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoan Bilboko familia-elkarguneak biltzen du erabiltzaile kopuru handiena urtero. 2016ko lehen hiruhileko datuen arabera, 248 familia elkartu dira bertan; urtean zehar, beraz, 400 haur baino gehiago artatuko dituztela espero da.


Iturria: www.justizia.net



Partekatzea