Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Abokatu izateko azterketa aurten ere gaztelaniaz

Abokatu izateko azterketa aurten ere gaztelaniaz

Abokatu izateko azterketa aurten ere gaztelaniaz

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-02-24 Auzia Euskaraz!

Datorren larunbatean, hilaren 27an, egingo dira abokatu izateko azterketak. Aurten ere ezingo da proba euskaraz egin.

Test motako azterketa hori 2014an egin zuten aurreneko aldiz, eta lehen urte hartan, Madrilera joan behar izan zuten azterketagileek. 2015ean deszentralizatu egin zuten, eta, ordutik, aukera dago estatuko beste erkidego batzuetan ere egiteko. Hori bai, gaztelaniaz soilik egin ahal izango dute azterketa, bai gure erkidegoan, bai hizkuntza koofizialak dituzten gainerakoetan ere.

Aurten, Euskadiko 217 abokatugaiek Bilboko Deustuko Unibertsitatean egingo dute azterketa; Estatuan 4000 lagun inguru aurkeztuko dira azterketa egitera. 

Test erako azterketa da abokatu izateko gainditu beharko dutena, 75 galderak osatutakoa (50 galdera orokor eta beste 25 galdera ikasleak aukeraturiko zuzenbideko arlo jakin bati buruzkoak).


Joseba Ezeiza EHUko irakasleak iaz egindako elkarrizketa batean azaldu zigun azterketa euskaraz egin ezin izateak baduela, bere ustez, eragina euskarazko masterrean, izan ere, haren esanetan, azterketa gaztelaniaz izango dela jakinda, behera egiten du masterra euskaraz egitea erabakitzen dutenen kopuruak, Zuzenbideko ikasketak euskaraz eginda eduki arren. bideoa

Eskariak egin badira ere abokatu izateko azterketa egin ahal izateko euskaraz, galegoz eta katalanez ere, Espainiako Gobernuak orain arte ez die jaramonik egin.

Partekatzea