Aldaketak enkante judizial elektronikoetan
Aldaketak enkante judizial elektronikoetan
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-05-12 Auzia Euskaraz!
Aurrerantzean, enkanteak 18:00etan hasiko eta amaituko dira, eta ez 24:00etan; eta ziurtatuko da ez direla bukatuko larunbat eta igandetan.
Joan den asteburuan egin zen Prokuradoreen XIV. Kongresu Nazionala Bilbon; honakoa izan zen lema: "Prokuradoretza - Justizia eta Teknologia". Askotariko hitzaldi eta tailerrak izan zituzten, eta honako hauek landu zituzten, besteak beste: lege erreformak eta tresna teknologikoak, Prozedura Zibilaren Legea eta Borondatezko Jurisdikzioa, eta Bitartekaritza. Lau urtean behin antolatzen dute kongresua; aurrekoa Cordoban egin zuten 2012an.

Kongresuan izan zen Rafael Catalá, jarduneko Justizia ministroa, eta hark eman zituen enkante judizial elektronikoetan izango diren berritasunen berri. Aurrerantzean, enkanteak 18:00etan hasiko dira, eta ez 24:00etan. Era berean, amaitu ere 18:00etan amaituko dira, betiere azken norgehiagoka ez bada egin enkantea itxi aurreko 60 minutuetan; izan ere, norgehiagokarik onenak ordubete egon behar baitu gainditua izan gabe. Eta, azkenik, enkanteetarako iragarkiak argitaratzeko garaian, aintzat hartuko da horien epea noiz amaitzen den, eta ziurtatuko da ez direla bukatuko larunbat eta igandetan.
Catalá prokuradoreen lanari eragiten dioten hainbat aldaketari buruz jardun zen, tartean urtarrilaren 1etik sistema telematikoak erabiltzeko derrigortasunari buruz. Izan ere, data horretatik aurrera, Justizia Administrazioaren sistema telematikoak erabili behar dituzte profesionalek eta organo judizialek, idatziak zein dokumentazioa aurkezteko eta komunikazio egintza prozesalak gauzatzeko. Jarduneko ministroak aintzatetsi zuen prokuradoreen kolektiboak eskainitako babesa Justizia zabal, digital eta berritzailea lortzeko norabidean.