Asilo eskubidean berezitutako ofiziozko txanda sortzeko proposamena egin dute abokatuek
Asilo eskubidean berezitutako ofiziozko txanda sortzeko proposamena egin dute abokatuek
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-06-02 Auzia Euskaraz!
Joan den astean errefuxiatuen krisiaren gainean jardun zuten hainbat adituk, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak antolatutako Errefuxiatuen Krisia Europan izeneko Nazioarteko Mahaian. Blogera ekarri nahi izan ditugu hizlariek emandako datu esanguratsu batzuk:
Datu orokor batzuk
- 60 milioi pertsonak utzi behar izan dituzte haien etxeak gatazkak direla medio. Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Horietako 10etik 9 gatazka zonaldeekin mugan dauden herrialdeetan bizi dira.
- 10 milioi errefuxiatu somaliar, afganistandar eta siriar daude.
- Europara 1,3 milioi errefuxiatu iritsi dira.Â
- Europarrak 15 ? ordainduta joan daitezke Lesbosera; Errefuxiatuek 500 ordaintzen        dituzte.
Estatuan
- Espainiak 18.000 errefuxiatu hartzeko konpromisoa du; eta, oraingoz, horien % 3         soilik heldu dira estatura.Â
- Ekain erdialderako espero da 586 errefuxiatu helduko direla Espainiara: 200 Grezia     eta Italiatik etorritako birkokatuak izango dira; gainerako 386, aldiz, Libano eta Turkiako      kokaguneetatik etorriak.Â
- Europar Batasunean izaten diren asilo eskaeren % 1 hartzen du Espainiak.
- Asilo eskaerak hirukoiztu egin dira Espainian: 2013an 4.500 izan ziren; 2015ean, Â Â Â Â Â Â Â Â Â 15.000.
- Errefuxiatuei laguntza juridikoa emateko abokatu boluntarioen erregistroa sortu da.
- Asilo eskubidean berezitutako ofiziozko txanda sortzeko proposamena egin dute          abokatuek; Justizia Ministerioak proposamena babesten du eta hura lantzen ari dira.
Umeen egoera
- ACNURen datuen arabera, babes bila Europara datozenen artean % 35 adingabeak       dira.Â
- Greziara heltzen diren errefuxiatuen % 40 umeak dira; 23.000 ume daude bertan          blokeaturik.Â
Iturria: informativojuridico.com