Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Aurrerantzean abokatu eta prokuradore izateko sarrera-proba euskaraz egiteko aukera izango da

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-09-27 Auzia Euskaraz!

Justizia Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren, Kataluniakoaren, Galiziakoaren eta Valentziakoaren arteko Lankidetza Hitzarmenari esker, aukera izango da abokatutzako eta prokuradoretzako lanbideetarako sarbide probak kasuan kasuko hizkuntza koofizialetan egiteko. Izangai bakoitzak erabakiko du probak zein hizkuntzatan egin.

Erkidegoetako justizia sailek hurrengo ardurak hartu dituzte:

. Administrazioetako itzulpen zerbitzuak Justizia Ministeriora joango dira probak hizkuntza koofizialetara itzultzera. 
. Hizkuntza koofizialetara egin beharreko itzulpenen diru-kostua ordainduko dute, baita itzulpenak egiteko lekuz aldatutako langileek egindako joan-etorriak ere.

Justizia Ministerioak, bere aldetik, lekua eta bitarteko informatikoak jarriko ditu itzulpenak bere egoitzan egin ahal izateko. Horrez gain, itzulitako azterketen txantiloiak kudeatzeaz arduratuko da, proba egunean hautagaientzako eskuragarri egon daitezen.

Hitzarmena sinatu ondoren, bertan ezarritakoa kontrolatu, koordinatu eta interpretatuko duen jarraipen batzorde parekidea sortuko da; Justizia Ministerioak izendatutako lau kidek eta hitzarmena izenpetzen duten autonomia erkidegoen kide banak osatuko dute.

Partekatzea