Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Auzitegietako medikuek prestakuntza jaso dute zirkulazio-istripuen kalteak baloratzeko sistema berriaren gainean

Auzitegietako medikuek prestakuntza jaso dute zirkulazio-istripuen kalteak baloratzeko sistema berriaren gainean

Auzitegietako medikuek prestakuntza jaso dute zirkulazio-istripuen kalteak baloratzeko sistema berriaren gainean

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-04-12 Auzia Euskaraz!


Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko profesionalek prestakuntza jaso zuten apirilaren 6an eta 7an, zirkulazio-istripuak izan dituzten partikularrek eskatutako auzitegiz kanpoko aditu-frogei buruz.

Helburua izan da profesionalen ezagutzak eguneratzea, izan ere, 35/2015 Legeak, trafiko-istripuen «kalte-ordainen baremoaren» lege-erreforma deituak, aldaketak ekarri ditu zirkulazio-istripuetan pertsonei eragindako kalte eta galerak baloratzeko sisteman -Legearen xedea da lortzea kalte-ordainak biktimaren egoerarekin bat etortzea, eta, horretarako, biktima zein kaltetuen ezaugarri pertsonalak, familiarrak edo lan arlokoak kalkuluan sartzen dira orain-.




Araudi berriak bide ematen dio auzibidetik kanpo ebatzi ahal izateari zirkulazio-istripuetan kaltetutako pertsonen eta aseguru-etxeen arteko gatazkak. Ordezko bide horretan, auzitegi-medikuntza eta -zientzietako profesionalak eragile garrantzitsu izango dira kalte-ordainen erreklamazioetan, haiek gauzatuko baitituzte -pertsona aditu eta inpartzialak diren aldetik- zirkulazio-istripuen biktimei dagozkien kalte-ordainak ebaluatzeko auzitegi-froga gakoak.

Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuari begira prestakuntza-plan bat diseinatzen du urtero, 80.000 euroz hornitzen duena. Prestakuntza-ikastaro hori plan horren barruak kokatzen da.

AUZITEGI MEDIKUNTZAKO EUSKAL INSTITUTUA

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua 2001ean sortu zen, baina sorrera-dekretua 1998ko abenduan eman zen. Eusko Jaurlaritzak kudeatu eta finantzatua da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko epaile, magistratu, fiskal eta epaimahaiei laguntza eskaintzen die. Horiek eskatzen dizkioten aditu-txosten mediku zein legalak egitea du eginkizun.

Gaur egun 128 profesionalek dihardute AMEEn lanean: 55 auzitegi-medikuk, 42 administrarik, 12 autopsia-laguntzailek, 2 fakultatibok, 6 psikologok, 4 gizarte-langilek eta laborategiko 7 teknikarik, hain zuzen.

Informazio gehiago: irekia atarian


Partekatzea