Baliaezintasun handia aitortu diote garuneko tumoreak jotako ONCEko kupoi-saltzaile bati
Baliaezintasun handia aitortu diote garuneko tumoreak jotako ONCEko kupoi-saltzaile bati
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-06-23 Auzia Euskaraz!
Gizarte Segurantzak ONCEko langile bati baliaezintasun handiari dagokion prestazioa ukatu zion; Â legeak, baina, onartu egin dio. Horrelako bigarren kasua da azken hileotan.
Bartzelonako Lan-arloko 3 zenbakiko Epaitegiaren epaiak Gizarte Segurantza kondenatu du ONCEko langileari urtero ordaintzera 33.618,18 euroko biziarteko pentsioa (hilero 1.857,67 euro gehi 972,20 euroko osagarria laguntzaile batentzat).Haren soldataren oinarri arautzailearen %100ari dagokio zenbateko hori.
Baliaezintasun handiko mailako ezintasun iraunkorra aitortu diote kupoi-saltzaileari, edozein lan mota egiteko ezintasuna barne hartzen duena. Langilea ordezkatu duten zentro mediko-juridikoko legelariek frogatu dutenez, lesioen ondorioz, beste pertsona baten laguntza behar du eguneroko egiteko arruntetarako ere.
Langileak 1999tik pairatzen duen tumorearen sekuelak dira mediku-epaimahaiak frogatu dituen lesioak, tartean, itsumen ia osoa eta epilepsia.
Espainian, mota horretako tumoreak (nerbio-sistema zentraleko tumore primarioak), helduen minbizien % 2 dira, eta 15 urtetik beherakoetan ia % 15. Tumore horien intzidentzia handiagoa da gizonengan.
Iturria: www.elderecho.com