BJKNren bitartekaritza judizialerako gida berria, Justiziarako sarbidea hobetzeko tresna
BJKNren bitartekaritza judizialerako gida berria, Justiziarako sarbidea hobetzeko tresna
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-11-17 Auzia Euskaraz!
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratu berri duen gidak arlo zibileko, familiako, zigor arloko, lan arloko eta administrazioarekiko auzietako bitartekaritza prozesuen protokoloak jasotzen ditu, bai eta bitartekaritzari buruzko estatuko zein nazioarteko araudi eguneratua ere. Tresna honen helburua da epaileei eta Justizia Administrazioko eragile juridiko guztiei esparru horretan egiten duten lana erraztea.
Bitartekaritza judizialaren bidez, herritarrei Justiziarako sarbidea errazten zaie, metodologia informala, azkarra eta parte-hartzailea baita. Gidan gogorarazten da, halaber, bitartetaritza intrajudizialak ez duela prozesua ordezkatzen, baizik eta ohiko prozesu judizialen baitan txertatzen dela. Gainera, Justizia Administrazioaren funtzionamendua hobetzeko eta herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko berebiziko garrantzia dauka.
Gida berri horren aurkezpenean izan ziren BJKNko kideetako batzuk: Comillaseko Unibertsitateko irakasle Julián Ríos Martín, gidaren egilekide dena; BJKNko bitarteritzako letradu Ana María Carrascosa eta aditu taldeetako koordinatzaileak.
Iturria: www.abogacia.es / www.aranzadi.es