Brexit-aren lege-ondorioak
Brexit-aren lege-ondorioak
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-06-28 Auzia Euskaraz!
Britainiarrek, alde estuagatik bada ere, Europar Batasunetik ateratzea erabaki dute. Egoera horrek zalantza anitz sorrarazi ditu Erresuma Batura aurreikusitako oporren, bertako ondasunen, lan merkatuaren eta abarren gainean.Â
Oporraldiak
Europako herritar ugari joango dira aurtengo udan Erresuma Batura, dela turismoa egitera, dela ingelesa ikastera, edo beste edozein arrazoirengatik; hori dela-eta zalantza ugari sortu zaizkio bati baino gehiagori hainbat alderdiri buruz: hegaldien atzerapena, maletak galtzea, eraman beharreko dokumentazioa, egingo ditugun erosketak, osasun zerbitzuak jasotzeko aukerak, roaming-a, atxiloketak.
Esan beharreko lehenengo gauza da erreferendumak ez diela aurtengo udan eragingo goian zerrendatutako horiei. Izan ere, negoziazioak ez dira berehala hasiko, eta, beraz, aplikatu beharreko arauak ez dira aldatuko uda honetan. Litekeena da, dena den, etorkizuneko oporraldietan aldaketak izatea, Erresuma Batuak Europar Batasunarekin duen oraingo loturaren haustura gauzatzen denean. Bestalde, aintzat hartu behar dugu kontsumo arautegiei dagokienez, Europar Batasuneko arau asko britainiar legerian txertaturik daudela, beste herrialde batzuetan bezalaxe.
Erresuma Batuan lan egitea
Europako Esparru Ekonomikora atxikitzen badira, edo langileen zirkulazio askea barne hartzen duen hitzarmenen bat izenpetuz gero, ez litzateke beharrezkoa lan baimena edukitzea. Hala ez balitz, bisa eta lan baimen espezifikoa beharko lukete, bai bertan lan egin nahi duten EBko biztanleek, bai EBko gainerako herrialdeetan lan egin nahi duten britainiarrek.Â
Gizarte Segurantza, osasun zerbitzuak, pentsioak
Zer pasako da gure pentsioekin Erresuma Batuko gizarte segurantzan kotizatu badugu? Ikusi egin behar nolako akordioak lortzen dituzten, baina kasu honetan ere, Europako Esparru Ekonomikora atxikitzen badira, kotizazioen egoera ez litzateke aldatuko eta pentsioak bermaturik leudeke.
Noiz alda daiteke guztia?
Lehenik eta behin, Erresuma batuak jakinarazi beharko dio Kontseilu Europarrari Batasunetik atera nahi duela. Une horretan, negoziazioak hasiko dira, eta bi urteko epean arautuko dute nolakoak izango diren EBrekiko izango dituen harremanak.Â
Horrelako egoerarik aurrez gertatu ez denez, ezinezkoa da aurrez esatea nolako araudiak adostuko dituzten, ez eta noiz sartuko diren indarrean ere.
Iturria: informativojuridico