E-toolbarraren emaitzak findu ditugu
E-toolbarraren emaitzak findu ditugu
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-04-01 Auzia Euskaraz!
Gaurtik aurrera, egokiagoak izango dira e-Toolbarreko itzultzaileak ematen dituen emaitzak, aplikatu ditugun aldaketa batzuei esker.Â
Sistema berriarekin, itzulpenak egokitasunaren araberako hurrenkeran bistaratuko dira, eta, gainera, onetsitako terminoek soilik izango dute bonbilla.Â
Izan ere, e-Toolbarraren itzulpen memoria oso zabala da (310.000 unitate baino gehiago), baina, zoritxarrez, asko dago oraindik egiteko euskarazko terminoak bateratzeko lanean; hori dela-eta, euskarazko ordain bat baino gehiago ematen digu tresnak kasu batzuetan gaztelaniazko termino zein esapideetarako.Â
Eta zein aukeratu? Denak dira zuzenak? Bada, gaia aztertu ondoren, ikusi genuen emaitza guztiek ez luketela balio bera izan beharko, batzuk beste batzuk baino egokiagoak direlako; horiek erabiltzailearentzat "ikusgarriago" egiten saiatu gara, ondorioz. Â
Hobekuntzak emaitzetan
Sistema berriarekin, itzulpenik egokienak aurrenak izango dira emaitzen zerrendan. Horretarako, memoriako unitate guztiak 3 taldetan banatu ditugu, egokitasunaren arabera.Â
Nola? Bada, euskarazko terminoek duten adostasun mailan oinarritu gara hori egiteko eta, horregatik, maila gorenean, 5 ponderazio markarekin, honako hauek jarri ditugu: Euskaltermen sailkapen gorena duten unitateak, epaitegietako lexikoa eta errotulazioa (azken bi horiek Justizia Administrazioko Euskara Batzordearen onarpena baitute).Â
Beste unitateen gainetik jartzeaz gainera, 5 ponderazio markadun unitate horiek soilik izango dute bonbilla gaurtik aurrea. Horrekin azpimarratu nahi izan dugu bonbilladun emaitzak direla nolabait fidagarrienak, adituen onespen zabalena eta adostasun maila handiena jaso dutenak.
Â
Horien ondoren, epaitegietako ereduetako testuak agertuko dira, 4 ponderazio markarekin. Epaitegietako langileek izapidetzen dituzten dokumentuetatik hartutakoak dira unitate horiek, eta Euskara Batzordeak finkatuta daude. Urtearen arabera bistaratuko dira, berrienetik zaharrenera; modu horretan, euskarazko termino bat lehen modu batean esaten bazen eta orain beste batean, erabiltzaileak aurrena ikusiko du gaur egun erabiltzen dena.Â
Epaitegietako ereduen atzetik, gainerako unitate guztiak bistaratuko dira (ponderazio zenbakirik gabe). Multzo horretan askotariko itzulpen unitateak daude, iturri desberdin ugaritakoak (testu libreak, garai bateko itzulpenak.). Denetarik aurkitu liteke testuotan elkarren ondoan: gaur egun finkatutako terminoak eta esapideak. baita bazter utzitakoak ere. Horregatik, duten bolumenagatik ezin dugunez horien zuzentasuna bermatu, ez diegu bonbilla jarri. Â
Hobekuntzak bilaketetan ere bai
Aplikatuko diren aldaketei esker, aukera izango dugu jarraian ez dauden hitzen bilaketak egiteko, "/" ikurra erabilita. Adibidez, despido/improcedente bilatuz gero, bi hitz horiek jasotzen dituzten unitateak bistaratuko zaizkigu, bai despido improcedenteren emaitzak, bai jarraian ageri ez diren unitateetakoak: despido nulo y subsidiariamente improcedente kasu.
Bestalde, euskaratik gaztelaniarako bilaketak egiteko garaian, eremu zurian idatzitako karaktereekin hasten diren unitateak bilatuko ditu tresnak. Esaterako, "alderdi" hitza kontsultatuz gero, hitz soila (paragrafo baten barruan ere bai) bilatuko du, bai eta "alderdia", "alderdiaren", "alderdien", "alderdiari" eta abarren gaztelaniazko ordainak ere.
Kantitatea bermatu ondoren, kalitatea helburu
e-Toolbar tresna sortu genuenean, lehen helburua izan zen baliabide bat sortzea euskarara itzulitako testuak kontsultatu ahal izateko leku bakarrean; izan ere, itzulpen horiek jasotzen zituzten iturriak sakabanaturik zeuden erabat sarean. Hasierako bateratze lan horretan, beraz, askotariko jatorriko unitateak bildu genituen gure itzulpen memorian: epaitegietako dokumentuak, legeak, epaiak eta epaitzak, epaitegietako errotulazioa eta abar; hain zuzen, arlo juridikoan argitaratutako testu elebidun ia guztiak.Â
Kontuan hartu behar da arlo juridikoko terminologiaren auzia nahiko konplexua dela, hizkera oso berezia eta zehatza delako, besteak beste. Gaztelaniak, gainera, urte luzetako tradizio idatzia du arlo horretan; euskaraz, aldiz, testu zaharrak askoz ere urriagoak dira. Horrez aparte, euskarazko testu juridiko berriak gaztelaniazkoen itzulpenak dira, eta horiek egiterakoan, ez da erabili terminologia euskarara ekartzeko irizpide bateraturik, eta horrek inkoherentziak eragiten zituen e-Toolbarraren kontsulten emaitzetan, esaterako, kontzeptu bat izendatzeko euskaraz hainbat forma ematea edo bi kontzeptu desberdin adierazteko forma bera.Â
Aukera desberdinak aztertzeari ekin genion gure tresna hobetze aldera; egin ditugun aldaketei esker, tresnaren kalitatea hobetzeko bidean aurrerapauso nabarmena eman dugula esateko moduan gaude.
Lotutako albisteak: