Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

EAEn ez du behera egin hipoteka betearazpenen kopuruak

EAEn ez du behera egin hipoteka betearazpenen kopuruak

EAEn ez du behera egin hipoteka betearazpenen kopuruak

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-10-20 Auzia Euskaraz!

Erkidego guztietan murriztu da 2016ko bigarren hiruhilekoan aurkeztutako hipoteka betearazpenen kopurua, 2015eko tarte berarekin alderatuta; lau erkidego salbuespena dira, dena den: Asturias, Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Errioxa. Gauzatutako utzarazpenen kopurua, bestalde, % 10 baino gehiago murriztu da Nafarroan, Gaztela Mantxan, Madrilen eta Errioxan.

Oro har, 2016ko bigarren hiruhilekoan gauzatutako utzarazpenek % 1,9 egin dute behera Espainian, iazko tarte berarekin alderatuta -18.739tik 18.391era jaitsi dira-, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Estatistika Alorrak argitara eman duen txostenaren arabera.

Utzarazpenek higiezin mota ezberdinei eragiten diete, ez soilik etxebizitzei -eta, azken horien kasuan, ez soilik ohiko etxebizitzei-. Estatuko utzarazpenen % 53,9 (9.909) Hiri Errentamenduen Legetik eratorritako prozeduren ondorio izan dira, beste % 42,1 (7.741) hipoteka betearazpenekin loturik egon dira eta gainerako 741ak bestelako arrazoiek eragin dituzte. Alokairua ez ordaintzeak eragindako utzarazpenak % 0,5 hazi dira; hipoteka betearazpenetatik eratorritakoek, aldiz, % 4,7 egin dute behera.


2016ko bigarren hiruhilekoan hasitako hipoteka betearazpenak 14.380 izan ziren Estatuan; hain zuzen ere, % 17,4 gutxiago (17.414) 2015eko aldi berean izandakoekiko.  


Iturria: www.elderecho.com


Partekatzea